[Librezale] Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
As, Abu 11, 12:20:05, CEST 2020


Bikain Aitzol, milesker!

20/8/11 11:56(e)an, Aitzol Berasategi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo, berandu bada ere, bete dut inkesta. Nik azken hiru aukerak ikusten ditut egokien.
>
> PGP public key: http://hkps.pool.sks-keyservers.net/pks/lookup?op=get&search=0x3A3FD66CAE2D2EF3
> Fingerprint: 7B4F A7B9 32B8 8BD9 C72A 43E4 3A3F D66C AE2D 2EF3
> EFF member 2020: https://www.eff.org/files/2019/11/20/2020-membership-badge-2.png
>
> August 11, 2020 11:47 AM, "Porrumentzio" <porrumentzio a bildua riseup.net> wrote:
>
>> Egunon!
>>
>> Haria galdu dutenentzat, azken asanbladan [1] erabaki genun software librearen inguruko txat gela
>> bat sortzea, hainbat arrazoi zirela medio. Horretarako izen bat adostu nahi genun ta galdetegi bat
>> osatu genun [2]. E-posta zerrendatik ta Matrix-Telegram txat gelara bidali nun galdetegia ta
>> partaide guztitatik, 200 bat behintzat, 8k bakarrik hartu genun parte.
>>
>> Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
>>
>> LibreZalantzak: 6 erabat alde, adostasun 1
>>
>> Software askea euskaraz: 4 erabat alde, 3 adostasun
>>
>> Aldea ez da bizik haundia, partehartze exkaxa ikusita are gehiago, beraz bi izen hoien artean
>> berriro baloratzea proposatu nun Matrix-Telegram txat gelan.
>>
>> Eztabaida "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan laburtuta] eta "Software askea euskaraz" [SAE mezu
>> honetan laburtuta] izenen artean egon da. Txat gelako eztabaidatxo horretan galdetegian parte
>> hartutako 8 pertsonetatik 6k eman genun iritzia, beraz e-posta zerrendara pasa det kontua.
>>
>> ___________________
>>
>> Iritziak
>>
>> Porrumentzio, ni neu: LZ izenak ez du nahikoa definitzen taldearen izaera eta SAE egokiagoa
>> iruditzen zait, izenak izana zehazten dulako ta aurkitzeko errexagoa izango dalako.
>>
>> Zaloka: SAE izenaren alde.
>>
>> Enara: SAE izenaren alde.
>>
>> Dabid: LZ izenak ez du izana definitzen. Hobe SAE.
>>
>> Etxondoko: LZ izenak Librezale-rekin lotura erakusten du lehen zatiaz (LibreZal) eta zalantzak
>> argitzeko tokia dela argitzen du bigarren zatiaz (Zalantzak). Ez du uste inork txatak bilatzen
>> ditunik, beraz ez dio garrantzia ematen bilatzeko errextasunari; hau da, izenak izaerakin lotura
>> eukitzeari. Izan ere, "erabilerak erakutsiko digu" zer den taldea, ez izenak. Hala ere, SAE izenak
>> taldea zer den hobeto argitzen duela onartzen du.
>>
>> Txopi: SAE izena egokia(goa) iruditzen zaio baina "askea" hitz erabili ordez, "librea" erabiliko
>> luke, horrela adostuta baitago Sofware-aren kasuan. Hau ere Dabidek aipatu zuen lehenago.
>>
>> Ohio (txat gelan): Azken hitz-aldaketa honekin ez dago ados eta euskal jatorrizko hitza hobestea
>> nahiago du.
>>
>> --------------------------
>>
>> Ikusita iritzi ezberdinak daudela, "Software librea euskaraz (Librezale)" izena proposatu dute txat
>> gelan, Librezalerekin lotura edukitzeko eta "librea" hitza erabiltzearren.
>>
>> --------------------------
>>
>> Zein iritzi dezute besteek?
>>
>> ________________
>>
>> Estekak:
>>
>> [1] 2020/07/11
>>
>> [2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200811/31072bc6/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago