[Librezale] Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida
Aitzol Berasategi
aitzol a bildua disroot.org
As, Abu 11, 11:56:19, CEST 2020
Kaixo, berandu bada ere, bete dut inkesta. Nik azken hiru aukerak ikusten ditut egokien.
PGP public key: http://hkps.pool.sks-keyservers.net/pks/lookup?op=get&search=0x3A3FD66CAE2D2EF3
Fingerprint: 7B4F A7B9 32B8 8BD9 C72A 43E4 3A3F D66C AE2D 2EF3
EFF member 2020: https://www.eff.org/files/2019/11/20/2020-membership-badge-2.png
August 11, 2020 11:47 AM, "Porrumentzio" <porrumentzio a bildua riseup.net> wrote:
> Egunon!
>
> Haria galdu dutenentzat, azken asanbladan [1] erabaki genun software librearen inguruko txat gela
> bat sortzea, hainbat arrazoi zirela medio. Horretarako izen bat adostu nahi genun ta galdetegi bat
> osatu genun [2]. E-posta zerrendatik ta Matrix-Telegram txat gelara bidali nun galdetegia ta
> partaide guztitatik, 200 bat behintzat, 8k bakarrik hartu genun parte.
>
> Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
>
> LibreZalantzak: 6 erabat alde, adostasun 1
>
> Software askea euskaraz: 4 erabat alde, 3 adostasun
>
> Aldea ez da bizik haundia, partehartze exkaxa ikusita are gehiago, beraz bi izen hoien artean
> berriro baloratzea proposatu nun Matrix-Telegram txat gelan.
>
> Eztabaida "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan laburtuta] eta "Software askea euskaraz" [SAE mezu
> honetan laburtuta] izenen artean egon da. Txat gelako eztabaidatxo horretan galdetegian parte
> hartutako 8 pertsonetatik 6k eman genun iritzia, beraz e-posta zerrendara pasa det kontua.
>
> ___________________
>
> Iritziak
>
> Porrumentzio, ni neu: LZ izenak ez du nahikoa definitzen taldearen izaera eta SAE egokiagoa
> iruditzen zait, izenak izana zehazten dulako ta aurkitzeko errexagoa izango dalako.
>
> Zaloka: SAE izenaren alde.
>
> Enara: SAE izenaren alde.
>
> Dabid: LZ izenak ez du izana definitzen. Hobe SAE.
>
> Etxondoko: LZ izenak Librezale-rekin lotura erakusten du lehen zatiaz (LibreZal) eta zalantzak
> argitzeko tokia dela argitzen du bigarren zatiaz (Zalantzak). Ez du uste inork txatak bilatzen
> ditunik, beraz ez dio garrantzia ematen bilatzeko errextasunari; hau da, izenak izaerakin lotura
> eukitzeari. Izan ere, "erabilerak erakutsiko digu" zer den taldea, ez izenak. Hala ere, SAE izenak
> taldea zer den hobeto argitzen duela onartzen du.
>
> Txopi: SAE izena egokia(goa) iruditzen zaio baina "askea" hitz erabili ordez, "librea" erabiliko
> luke, horrela adostuta baitago Sofware-aren kasuan. Hau ere Dabidek aipatu zuen lehenago.
>
> Ohio (txat gelan): Azken hitz-aldaketa honekin ez dago ados eta euskal jatorrizko hitza hobestea
> nahiago du.
>
> --------------------------
>
> Ikusita iritzi ezberdinak daudela, "Software librea euskaraz (Librezale)" izena proposatu dute txat
> gelan, Librezalerekin lotura edukitzeko eta "librea" hitza erabiltzearren.
>
> --------------------------
>
> Zein iritzi dezute besteek?
>
> ________________
>
> Estekak:
>
> [1] 2020/07/11
>
> [2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ookljlmniddgfcko.png
Type: image/png
Size: 55027 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200811/9ad0a0f8/attachment-0001.png>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago