[Librezale] Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida
ixalba
ixalba a bildua gmail.com
As, Abu 11, 12:06:52, CEST 2020
Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net> igorleak hau idatzi zuen (Asr, abu
11, 2020 11:47):
> Egunon!
>
> Haria galdu dutenentzat, azken asanbladan [1] erabaki genun software
> librearen inguruko txat gela bat sortzea, hainbat arrazoi zirela medio.
> Horretarako izen bat adostu nahi genun ta galdetegi bat osatu genun [2].
> E-posta zerrendatik ta Matrix-Telegram txat gelara bidali nun galdetegia ta
> partaide guztitatik, 200 bat behintzat, 8k bakarrik hartu genun parte.
>
> Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
>
> *LibreZalantzak*: 6 erabat alde, adostasun 1
>
> *Software askea euskaraz*: 4 erabat alde, 3 adostasun
>
>
> Aldea ez da bizik haundia, partehartze exkaxa ikusita are gehiago, beraz
> bi izen hoien artean berriro baloratzea proposatu nun Matrix-Telegram txat
> gelan.
>
> Eztabaida "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan laburtuta] eta "Software askea
> euskaraz" [SAE mezu honetan laburtuta] izenen artean egon da. Txat gelako
> eztabaidatxo horretan galdetegian parte hartutako 8 pertsonetatik 6k eman
> genun iritzia, beraz e-posta zerrendara pasa det kontua.
>
> ___________________
>
>
> *Iritziak *
>
> *Porrumentzio, ni neu:* LZ izenak ez du nahikoa definitzen taldearen
> izaera eta SAE egokiagoa iruditzen zait, izenak izana zehazten dulako ta
> aurkitzeko errexagoa izango dalako.
>
> *Zaloka: *SAE izenaren alde.
>
> *Enara:* SAE izenaren alde.
>
> *Dabid: *LZ izenak ez du izana definitzen. Hobe SAE.
>
> *Etxondoko: *LZ izenak Librezale-rekin lotura erakusten du lehen zatiaz
> (LibreZal) eta zalantzak argitzeko tokia dela argitzen du bigarren zatiaz
> (Zalantzak). Ez du uste inork txatak bilatzen ditunik, beraz ez dio
> garrantzia ematen bilatzeko errextasunari; hau da, izenak izaerakin lotura
> eukitzeari. Izan ere, "erabilerak erakutsiko digu" zer den taldea, ez
> izenak. Hala ere, SAE izenak taldea zer den hobeto argitzen duela onartzen
> du.
>
> *Txopi: *SAE izena egokia(goa) iruditzen zaio baina "askea" hitz erabili
> ordez, "librea" erabiliko luke, horrela adostuta baitago Sofware-aren
> kasuan. Hau ere Dabidek aipatu zuen lehenago.
>
>
> *Ohio (txat gelan): *Azken hitz-aldaketa honekin ez dago ados eta euskal
> jatorrizko hitza hobestea nahiago du.
>
> --------------------------
>
> Ikusita iritzi ezberdinak daudela, "Software librea euskaraz (Librezale)"
> izena proposatu dute txat gelan, Librezalerekin lotura edukitzeko eta
> "librea" hitza erabiltzearren.
>
> --------------------------
>
> Zein iritzi dezute besteek?
>
>
Helburua bilaketa erraztea bada, agian zuzenagoa litzateke bien arteko
erdibideko bat ipintzea.
+ SoftwareLibre(Aske)Zalantzak
(Libre edo Aske bietako bat bakarrik)
Izenak berak erakusten du Euskaraz gidatzen dela.
"Software askea euskaraz" izena oso generikoa da eta Librezale talde/gela
hau ere horretan sartzen da.
Gela/talde berria sortzearen helburua da erabileraren inguruko zalantzak
azaldu/argitzea.
💠Nere 5 xentimokoa
xalba
>
> ________________
>
> Estekak:
>
> [1] 2020/07/11 <https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada>
>
> [2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200811/55cbf145/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ookljlmniddgfcko.png
Type: image/png
Size: 55027 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200811/55cbf145/attachment-0001.png>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago