[Librezale] topic-THEME-appearance, gaia eta itxura
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
Lar, Api 11, 10:42:43, CEST 2020
Matrix gelan aste honetan izandako eztabaida luzea:
mikelgs
theme (custom theme eta horrelakoak)
Hemen "itxura" dago
https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/glossary/
Hemen "gai"
https://www.microsoft.com/en-us/language/Search?&searchTerm=custom%20theme&langID=74&Source=true&productid=undefined
Pertsonalizatu itxura hobeto ulertzen dut nik, pertsonalizatu gaia
baino. Zer da hobeto?
---------------------
alex gabilondo (Telegram)
Gaia nahasgarria da. Niretzat itxura hobe.
---------------------
mikelgs
Eskerrik asko!! Itxura erabiltzen jarraituko dut orduan, eta gero Assar
itzultzaileak jarri zituen dozena erdi "gai" aldatuko ditut, koherentzia
egon dadin.
---------------------
Osoitz
alex gabilondo (Telegram)
Gaia nahasgarria da. Niretzat itxura hobe.
Nik ez dakit inoiz zer egin, theme gai bezala itzultzen dudanean topic
batenbat agertzen da, eta itxura hautatzen badut baietz appearence batek
eraso
---------------------
Ibai Oihanguren Sala (Telegram)
Hori da, kontuz, Osoitzek esan bezala gero Appearance agertzen bada
arazoak izango dituzulako... Ez zait gehiegi gustatzen Gaia baina Theme
beti horrela itzultzen dut, eta ohitzen hasi naiz. Horrela dago
Firefoxen, Gnomeren doikuntzetan,...
Adibidez Gnome Doikuntzak aplikazioan biak daude elkarrekin
image.jpeg
Deskargatu image.jpeg (154.15 KB)
Antzekoak, baina bi kontzeptu direlako
---------------------
imanol
Wordpress ezagutzen duzuenoi, Theme-k kolorea eta kokapena bezalako
gauzak bakarrik aldatzen ditu edo ezaugarri gehiago? kategoriak
erabiltzeko modua edo holako gauzak?
---------------------
urtzai
http://gamerauntsia.eus/bloga/-itzultzaile-neuronala-bideojokoak-euskaratzeko
Batua.eus itzultzaile neuronalaren laguntzarekin bideojokoak
euskaratzeko proiektua abian jarri du Game Erauntsiak
Cities Skylines bideojokoa itzultzeko prozesua hasi dugu. Itzulpen
zerbitzu automatikoak testuak euskaratzeko lana erraztu egingo …
---------------------
txopi
imanol
Wordpress ezagutzen duzuenoi, Theme-k kolorea eta kokapena bezalako
gauzak bakarrik aldatzen ditu edo ezaugarri gehiago? kategoriak
erabiltzeko modua edo holako gauzak?
WordPress-eko itxurak oso potenteak dira. Malgunenak direnak, hainbat
gauza kontrolatzeko aukera ematen dute: menuak, azpimenuak, menuen
konapena, letra-tipoak, koloreak, azpikoloreak, atzeko irudiak...
Nik theme beti itxura bezala euskaratzen dut eta orain arte behintzat ez
dut arazorik izan.
Gure wikian lauko baten itxura duen txantiloi bat sortu dut orri honetan
erabiltzeko:
https://librezale.eus/wiki/KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak#Jitsi
KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak - Librezale.eus
KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak Librezale.eus(e)tik Hona jo:
nabigazioa , bilatu Telelana edo teleikaskuntza tresna libreekin eta
euskaraz egin nahi duzu ahal den heinean? Horretan laguntzeko
baliabideen informazio bila bazabiltza, leku onean zaude! Orri honetan
baliagarria izan dakizukeen informazioa biltzea da gure helburua.
Ikusten Jitsi softwarearen laburpentxo lauki edo kutxa hori? Egokia
iruditzen? Zerbait aldatuko zenukete? Zerbait gehitu? Taula sinplea
mantendu nahi nuke, laburpentxa bat bistaratzeko besterik ez baita.
---------------------
Osoitz
Zertarako den: Bideokonferentzia edo horrelako zerbait
Bide batez, drama dago Jitsik Crowdin aukeratu izanarekin, hiru
itzultzailek dagoeneko esan dute ez dutela plataforma ez libre hori
erabiliko. Paradoxikoa bada proiektu libre batek librea ez den
plataforma bat aukeratzen duenean
---------------------
mikelgs
Itzultzeko plataforma libreak (nahikoa onak) baldin badaude, bai,
arraroa da.
---------------------
Osoitz
Bai, erabiltzen ari ziren Weblate esaterako, bai LibreOffice zein Fedora
duela gutxi pasatu dira honetara
---------------------
mikelgs
Eta nire themarekin jarraituz... Ingelesezko hitz hori da puñeteroa.
Esango nuke gaztelaniaz hobe zutela "aspecto" gisa hasi balira
itzultzen, baina tema aukeratu zuten. Orduan euskaraz askotan itzuli da
"gai" gisa... Suposizioak dira, ez dakit. Gaztelania hausnarketan
kontuan hartuz, gauzak horrela ikusten ditut:
Topic - tema - gai (OK)
Theme -tema(?) - gai(?) itxura(ok)
Appearance - apariencia(ok) - itxura(ok), tankera(ok?)
Hala ere, appearance-rekin ez dut gatazkarik izan oraingoz (esaldi
diskurtsibo batean atera da eta saihestu dut). Beraz printzipioz
"itxura" jarriz bukatuko dut paketea. Baina aldatu nahi bada ados nago
eta egiteko prest. Esan bezala, "theme" pila bat aldiz itzuli da "gai"
moduan.
---------------------
etxondoko
KDEn ere gaia da theme
---------------------
mikelgs
(erabakia hartzen uzten zaituztet, agian komeni jakitea paketea Pico CMS
dela:
https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/cms_pico/18543400
---------------------
Ibai Oihanguren Sala (Telegram)
Enuke esango gaztelaniaz nola itzuli zuten kontuan hartu zenik.
Antzerako kontzeptuak izan arren desberdindu nahi izan zela esango nuke,
jatorrian ingelesez. Baina bizitza errealean euskaraz ere erabili den
kontzeptu bat dela esango nuke, ez banaiz nahasten... adibidez taberna
batean jai bat egiten bada Hawaiiarra, horri nola esaten zaio?)
esango nuke galdetzen dela Zein da gaia?
Beste kontu bat da Itxura erabili badaiteke eta ez badago beste nonbait
Appearance kontzeptua, ba erabiltzea.
---------------------
mikelgs
Tabernako adibidearekin ulertu dut lehen aldiz, nola izan daitekeen
"theme" gaia. Eskerrik asko
---------------------
Ibai Oihanguren Sala (Telegram)
jejej pozten naiz, orain arte ez zitzaidan okurritu, baina balio badu...
---------------------
assar
txopi
Nik theme beti itxura bezala euskaratzen dut eta orain arte
behintzat ez dut arazorik izan.
Arazoa da Ibaik esan duena, "theme" eta "appearance" daudela eta bi
gauza desberdin direla. Bidali duen kaptura horretan ondo ikusten da.
Horregatik nik theme esateko "gai" erabiltzen dut beti, nahiz eta
onartzen dudan agian ordezko hobeago bat egon daitekeela. Baina zein?
Ixura, berriz, "appearance" esateko utziko nuke
---------------------
assar
Sinonimoen hiztegietan begiratuta, badaude: "tankera" eta "eite"
Horietakoren bat izan al daiteke egokia "appearance" edo "theme"
esateko?
---------------------
assar
Edo, zuzenean, "theme" esateko... tema? Euskaltzaindiaren hiztegian ez
da ageri zentzu horretan, baina "tematiko" bai agertzen dela
---------------------
txopi
WordPressen kasuan "theme" ehunka bider agertzen da eta appearance ez
dakit agertu ere egiten den. Horregatik, "itxura" itzulpen egokia
iruditzen zait.
Nire ustez, ez du zentzurik baliokidetzat arau finko eta unibertsal
batzuk sortzea kasu guztietarako. Hitz batzuk bai (fitxategi, menu...),
baina orain errazak ez dituztenak testuinguruaren arabera itzultzea
hobe.
---------------------
assar
Edo bestela, arazo horrekin bizi gaitezke, eta aplikazio batzuetan
"itxura" -> theme izan dadila eta beste batzuetan "itxura" -> appearance
---------------------
mikelgs
Bai, hori da egoera oraintxe, antza denez. Pantaila argazki horretan oso
ondo ulertzen da "Gaia" zer den, hain justu "Itxura" atalaren barruan
gaudela ikusten delako.
---------------------
mikelgs
TOPIC -gai- THEME -itxura- APPEARANCE
Hori da egoera. Konponduko litzateke Appearance-ri beste bat emanda
(Eitea zuzena litzatekeela dirudi:
https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es_en_fr/eite#)
eite - Elhuyar hiztegiak
"eite" Elhuyar hiztegietan. "eite" hitzaren itzulpena. "eite" hitzaren
ahoskera Forvo bidez. "eite" hitzaren ahoskera ahots-sintesia erabiliz.
Baina egia da horrek theme-ri tabernako esanahia kentzen diola
---------------------
Ibai Oihanguren Sala (Telegram)
Ni ez nintzake hasiko orain hitz berriak gehitzen. Aplikazio mordoa
daude Appearance Itxura moduan itzultzen dutenak, eta Theme Gaia moduan.
Eta denak aldatzen ez badira erabiltzailea nahastea lortzen dugu.
Uste dut orain bezala egokia ikusten denean Theme Itxura itzultzea ondo
dagoela
Tira, hori da nire iritzia... ez dakit.
---------------------
mikelgs
Ados, baina kontuan izan horrela beti ibiliko dela theme ihesi,
Topic-ekin edo Appearance-rekin gatazka saihesten (eta onartu dezaket
eh?)
---------------------
assar
Aplikazio bakoitzean modu desberdinean itzuliko bada, garrantzitsua da
aplikazio bakoitzak glosario propioa eduki dezan leku publiko batean,
ahal bada itzulpena egiten den sisteman bertan
Adibidez, LibreOfficekoa hemen dago, Weblaten bertan:
https://translations.documentfoundation.org/dictionaries/libo_ui-master/eu/
Basque glossary for LibreOffice UI - master
- TDF Weblate - LibreOffice
LibreOffice UI - master is translated into 145 languages using Weblate.
Join the translation or start translating your own project.
Horrela, itzultzaile berriek jakingo dute zein erabili kasu bakoitzean
---------------------
@etxondoko Ander Elortondo (Telegram)
Aplikazio multzo ezberdinen arteko terminologia ezberdina da eta
naturaltasunez har genezake. Mozilla aplikazioak izan ziren nire lehen
multzo handia. Orain KDEn laguntzen ari naiz eta terminologia finkatu
ezberdin bat dauka, eta naturaltasunez bizi dut. KDEn bertakoa
errespatatzen dut koherentzia mantentzeko eta thunderbird edo Calendar
itzultzean mozillakoa. (arakatu Vs nabigatu adibidez) Euskara aberatsa
da, kontua zuzen itzultzea da.
---------------------
assar
Aplikazio bakoitzean modu desberdinean itzuliko bada, garrantzitsua
da aplikazio bakoitzak glosario propioa eduki dezan leku publiko batean,
ahal bada itzulpena egiten den sisteman bertan
Erabat ados. Mozillan Pontoon bertan dago eta librezaleko wikian
terminologiak ere badaude: https://librezale.eus/wiki/Lan-tresnak
Lan-tresnak - Librezale.eus
Lan-tresnak Librezale.eus(e)tik Hona jo: nabigazioa , bilatu Aplikazioak
gtranslator Launchpad Lokalize OmegaT Poedit
KDEn itzultzeko badaukagu glosategia ere eta Lokalize aplikazioa itzela
da eta izugarri laguntzen du lana egiten eta koherentzia mantentze
itzuli duzun horretan daukan iragazkiekin eta...
---------------------
mikelgs
Nik uste bihar edo etzi dena aldatu eta theme > gaia itzuliko dudala.
Beratzen utziko dut zalantza 😅👍
---------------------
txopi
Nik Theme euskaratzeko egokiago ikusten dut Itxura Gaia baino.
---------------------
xalba (Telegram)
Gaia (theme) itxurarekin (Appearance) lotuta dago. Gaia osatzen duten
elementuen, botoi/leiho/apaingarri/eta abarren itxura da, lortu nahi den
itxura (look) orokorraren araberakoa.
Nik ikusten dudan bezela, gaiak biltzen du elementu guztien arteko
itxura bateratua.
---------------------
txopi
Nik gai hitza edukientzat erabiltzen dut (mezuaren gaia, artikuluaren
gaia, webgunearen gaia...). Nahasgarria eta deserosoa egiten zait gaia
itxurarako erabiltzen denean.
---------------------
mikelgs
Giroa, dekoratua... Hori esan nahi du theme horrek (baina isilduko naiz
xD)
---------------------
txopi
Gaia hitza subject, topic eta theme hitzak euskaratzeko erabil daiteke.
Itxura hitza appearance eta theme hitzak euskaratzeko erabil daiteke.
Biak dira problematikoak euskaraz. Assarrek esan bezala, testuinguruaren
arabera erabakitzea da egokiena, software bakoitzak eskatzen duenaren
arabera.
---------------------
Ibai Oihanguren Sala (Telegram)
Ni ere ados horrekin 😆
---------------------
mikelgs
Orduan zein da kasu honetan testuingurua? Pico CMR paketea edo Nextcloud
osoa?
Kontuan izan Pico CMR webguneak sortu eta atontzeko tresna dela, beraz
epe luzera errazago gertatuko da gatazka Appearance terminoarekin. Ni
kasik lasaiago geratzen naiz "gaia" itzulita, nahiz eta itxura gehiago
gustatu eta oraintxe bertan gatazkarik ez egon.
xalba (Telegram)
---------------------
txopi
Gaia hitza subject, topic eta theme hitzak euskaratzeko erabil
daiteke. Itxura hitza appearance eta theme hitzak euskaratzeko erabil
daiteke. Biak dira problematikoak euskaraz. Assarrek esan bezala,
testuinguruaren arabera erabakitzea da egokiena, software bakoitzak
eskatzen duenaren arabera.
Euskaraz "gai" hitzak esanahi hauek harten ditu:
<euskaltzaindia> gai
1 iz. Gauzak osatzen dituzten materia motetako bakoitza. Gantza gai
koipetsua da. Erretxina gai organikoa da.
2 iz. Zerbait egiteko edo osatzeko behar diren gauzetako bakoitza. Ik.
ekai. Soineko baten gaia: soinekoa egiteko behar den ekaia. Hiztegi
handi horretarako gaiak biltzen. Etxea egiteko gaiak baditugu.
3 iz. Jarduera edo gogoeta baten edukia; elkarrizketa, hitzaldi, idazlan
eta kidekoen mamia. Hitzaldiaren gaia. Txostenean ukitzen diren gaiak.
Baserria gaitzat harturik, hiru bertso bota zituen. Gai bera erabili du
bere liburu guztietan. Polemika gai gogaikarria. Sinfonia baten gaiak.
Euskal gaiak darabiltzan olerkia. Zenbait gaitan aditua. Edozein gaiez
mintzatu.
4 iz. Mat. Adierazpen matematiko batean, eragiketa edo erlazio ikurrez
bereizten den elementu bakoitza. Progresio aritmetiko bateko gaien
batuketa.
---------------------
xalba (Telegram)
Testuinguruak argitzen du esanahia nere ustez
---------------------
mikelgs
Niri "(girotze) gaia" erabiltzeak guztiarekin kunplitzearen lasaitasuna
ematen dit:
-Orain artekoa errespetatu
-Behar dela ikusten denean "girotze" gehitu eta gaia-ri anbiguotasuna
kendu
-Etorkizunean theme > giroa itzul dadin bidea ireki. Horrelako esaldiak
egon daitezen egunen batean:
"Aukeratu giro bat zure webgunearentzat"
---------------------
txopi
@mikelgs:matrix.org: nire ustez, eztabaidak ez du askoz gehiagorako
ematen. Jasotako informazioa bildu eta erabaki bat hartu behar zenukeela
uste dut. Urteek esango dute erabaki horren ondorioak zeintzuk diren,
eta kito, ez?
---------------------
xalba (Telegram)
<morris> ambience iz. giro
---------------------
mikelgs
Bai, bihar erabakiko dut. "Itxura" appearance-rentzat utzi behar dela
konbentzituta nago (horrentzat alternatiba balego, "itxura" libre
geratuko litzateke theme-rentzat, baina ez da kasua).
---------------------
xalba (Telegram)
<elhuyar> theme /θiːm/ en > eu
1 n. gai
social themes: gai sozialak
2 n. (Mus.) motibo, gai
——
<morris> theme
iz.
1. gai
2. ~ song gai nagusi |lelo kanta ~ park parke tematiko
---------------------
txopi
Kontuan izan adostasuna lortzen ez duten ordain gehiago daudela. Dena
ezin da adostu. Software bakoitzaren inertziak ulertu beharra dago. Nik
preferentzia batzuk ditut baina terminologia aldatzen dut laguntzen
nagien proiektuaren arabera. Softwarearen euskaraketa homogeneoa izatea
eta itzulpen hori mantentzen dutenak pozik egotea garrantzitsua da.
Nik ez daukat gehiagorik esateko gai honi buruz.
---------------------
txopi
Artxiboa, fitxategia, dokumentua
Direktorioa, karpeta
Errorea, akatsa
Gehitu, txertatu
Ezabatu, kendu
Lotura, esteka
Itxura, gaia
...
Ongi etorria software euskaraketaren mundura! 😅
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago