[Librezale] Wikipediako 55.000 esaldi berri Common Voicen

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Api 5, 20:01:03, CEST 2020


Kaixo:

Ez dut interesik egindako lanaren inguruan artikuluak, albisteak eta
abarrak idazteko. Nahiko izan dut lana bera egiten azken hilabeteetan...
Beraz, ni konformatuko nintzateke norbaitek EWKEk barnean elkar
komunikatzeko izango duen wiki/foro/posta-zerrenda edo dena delakoan
lerrotxo batzuk idatziko balitu lehen mezu honen informazioa helaraziz
edo besterik gabe esteka hau pasatuz:
https://librezale.eus/pipermail/librezale/2020-April/013718.html

Bestela webguneko oinean agertzen diren eposta helbideetara eta kito.

Agian lehenago hobeto legoke gure blogean artikulu bat idatziko bagenu,
baina nik orain beste proiektu batzuekin jarri behar dut (CVko
esaldi-sorta berri hau aurrera ateratzeko atzeratu behar izan
ditudanak). Beraz, txanda pasa egiten dut ea norbait lerro batzuk
idazten animatzen den. Nik oraingoz ez dut horretan jartzeko asmorik
(baina norbait animatzen bada eta nik laguntzea nahi badu, hor egongo naiz).

Eskerrik asko,
Txopi.

Kaixo:

Egia da, Txopi, zuk dagoeneko nahikoa lan egin duzu.

Nahi baduzue nik idatz dezaket http://wikimedia.eus/ horretan argitaratzeko
moduko testu bat, zirriborro bat... eta EWKEra bidali baino lehenago,
testua posta-zerrenda honetara bidaliko nuke, zuzenketak eta ekarpenak
aurretik egiteko.


--
Gorka Azk.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200405/454ab7ce/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago