[Librezale] Wikipediako 55.000 esaldi berri Common Voicen
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Api 5, 18:10:55, CEST 2020
20/4/5 17:26(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak idatzi zuen:
>>>OHARRA: hemengo norbait Euskarazko Wikipedia elkarteko edo
> komunitateko kidea bada, albiste honen berri ematea eskertzekoa
> litzateke. Bestela, nola helarazi bilatu beharko dugu,[...]
>
> Hepa Librezale:
>
> Txopi, nahi baduzu zuk emandako informazioarekin https://wikimedia.eus/
> <https://wikimedia.eus/>horretan argitaratzeko moduko testu bat idatz
> dezakezu.
>
> librezale at librezale.eus honetara bidali dituzun azken 3 mezuekin eta,
> agian, zure blogean edo hortik daukazun beste zerbaitekin, (historia
> pixka bat, nola kargatu ziren lehen 6.000, nola gin zen publizitatea
> hasieran, anekdotatxoren bat...) argitaratzeko moduko testu bat erraz
> osa dezakezu.
>
> E(rdi-e)gina daukazu dagoeneko.
>
> Nahi baduzu Txopi bezala sinatu, edo Librezale bezala, zure kontu...
> Taldea zeuk lideratu duzula argi dago.
>
> EWKE
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Wikilarien_Kultura_Elkartea>koekin
> bitartekaritza lanak nik egingo ditut, nahi baduzue.
>
> Argitaratzeko prest egongo dira, seguru. Pozik gainera.
>
> Librezale blogean ere testu horren bertsio bat argitara eman liteke,
> zergatik ez?
Kaixo:
Ez dut interesik egindako lanaren inguruan artikuluak, albisteak eta
abarrak idazteko. Nahiko izan dut lana bera egiten azken hilabeteetan...
Beraz, ni konformatuko nintzateke norbaitek EWKEk barnean elkar
komunikatzeko izango duen wiki/foro/posta-zerrenda edo dena delakoan
lerrotxo batzuk idatziko balitu lehen mezu honen informazioa helaraziz
edo besterik gabe esteka hau pasatuz:
https://librezale.eus/pipermail/librezale/2020-April/013718.html
Bestela webguneko oinean agertzen diren eposta helbideetara eta kito.
Agian lehenago hobeto legoke gure blogean artikulu bat idatziko bagenu,
baina nik orain beste proiektu batzuekin jarri behar dut (CVko
esaldi-sorta berri hau aurrera ateratzeko atzeratu behar izan
ditudanak). Beraz, txanda pasa egiten dut ea norbait lerro batzuk
idazten animatzen den. Nik oraingoz ez dut horretan jartzeko asmorik
(baina norbait animatzen bada eta nik laguntzea nahi badu, hor egongo naiz).
Eskerrik asko,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago