[Librezale] Balioztatu ditzagun zain daukazun Common Voice grabaketak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Api 5, 13:03:09, CEST 2020


Kaixo:

Web-orri honetan ondokoa irakur daiteke:
   https://voice.mozilla.org/eu/datasets
   Baliozkotutako orduak guztira: 65
   Orduak guztira: 99

Horrek esan nahi du, gutxi gora behera, grabatu ditugun esaldi
guztietatik heren bat onartu gabe jarraitzen duela. Hau da, asko grabatu
(zailena) eta gutxiegi balioztatzen ditugula grabaketak (errazagoa).

Pena handia da onartutako 65 ordu bakarrik dauzkagulako eta oso erraz
igo genezakeelako kopuru hori grabaketa asko zain daudelako.

Beraz, nire proposamena etxean pasako ditugun opor hauetarako,
balioztatze kanpaina bat egitea da. Denok horretan jartzen bagara, aste
pare batean sekulako ekarpena egin dezakegu proiektuan.

Gai izango gara zain dauden grabaketa guztiak balioztatzeko? Egin
apustu! Aaaaaaaa!

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago