[Librezale] Wikipediako 55.000 esaldi berri Common Voicen

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Api 5, 17:26:49, CEST 2020


>>OHARRA: hemengo norbait Euskarazko Wikipedia elkarteko edo komunitateko
kidea bada, albiste honen berri ematea eskertzekoa litzateke. Bestela, nola
helarazi bilatu beharko dugu,[...]

Hepa Librezale:

Txopi, nahi baduzu zuk emandako informazioarekin
https://wikimedia.eus/ horretan
argitaratzeko moduko testu bat idatz dezakezu.

librezale at librezale.eus honetara bidali dituzun azken 3 mezuekin eta,
agian, zure blogean edo hortik daukazun beste zerbaitekin, (historia pixka
bat, nola kargatu ziren lehen 6.000, nola gin zen publizitatea hasieran,
anekdotatxoren bat...) argitaratzeko moduko testu bat erraz osa dezakezu.

E(rdi-e)gina daukazu dagoeneko.

Nahi baduzu Txopi bezala sinatu, edo Librezale bezala, zure kontu... Taldea
zeuk lideratu duzula argi dago.

EWKE <https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Wikilarien_Kultura_Elkartea>koekin
bitartekaritza lanak nik egingo ditut, nahi baduzue.

Argitaratzeko prest egongo dira, seguru. Pozik gainera.

Librezale blogean ere testu horren bertsio bat argitara eman liteke,
zergatik ez?

--
Gorka Azk.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200405/7c3028e7/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago