[Librezale] Balioztatu ditzagun zain daukazun Common Voice grabaketak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Api 16, 20:18:56, CEST 2020


20/4/5 13:03(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
> 
> Web-orri honetan ondokoa irakur daiteke:
>    https://voice.mozilla.org/eu/datasets
>    Baliozkotutako orduak guztira: 65
>    Orduak guztira: 99

Kaixo:

Zenbakiek bere horretan jarraitzen dute, baina uste dut datu-sorta
esportagarria prestatzen duten bakoitzean bakarrik aldatzen direlako
dela. Beste esteka honetan balioztatutako orduan 73 direla jartzen du:
https://voice.mozilla.org/eu/languages

Edonola ere, kontua da deialdiak balio izan duela dirudiela, hemen
irakur daitekeen bezala, azken 30 egunetan aurreko 30 egunetan baino %
170 grabaketa gehiago egin direlako eta % 250 balioztatze gehiago:
https://discourse.mozilla.org/t/how-common-voice-contributions-have-changed-during-the-past-month/58129

Zorionak guztioi egiten ari zareten lan ederragatik. Segi dezagun aurrera!

Ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago