[Librezale] Arazoak Libre Officekin
Joxan Garaialde
joxan a bildua garaialde.org
Ost, Aza 27, 12:26:17, CET 2019
Kaixo, Ander. Mila esker hire erantzunagatik. Hik esandako hori egin
diat, baina berdin jarraitzen dik. Orain, Libre Office kendu egin diat,
eta berriro ari nauk kargatzen. Ikusiko diat zer gertatzen den.
Joxan Garaialde
2019/11/27 12:20(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
> kaixo Joxan:
>
> Abiarazi Libreoffice eta berreskuratzea proposatzen dizunean 'utzi'
> edo ez berreskuratzea aukeratu. Honela berreskuratze fitxategiak
> ezabatu eta ez luke berriz eskatu beharko.
>
> niri aldibaterako fitxategi batekin horrela konpondu zitzaidan.
>
> Honek ez badizu konpontzen adierazi zein sistema duzun gehiago lagundu
> ahal izateko.
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander Elortondo
>
>
>
>
> Hau idatzi du Joxan Garaialde (joxan a bildua garaialde.org
> <mailto:joxan a bildua garaialde.org>) erabiltzaileak (2019 aza. 27, az. (12:04)):
>
> Barkatu, lehengo mezua emaztearen e-postatik bidali dut, nahi
> gabe, noski.
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> Aupa, lagunok.Ea norbaitek lagun diezakedan. Orain dela egun pare
> batetik hona, Libre Officekin arazoak izaten ari naiz, bai Writer,
> bai Calc-ekin. Irekitzen dut artxibo bat, eta handik bost segndura
> itxi egiten zait. Kraskatu egin duela, eta errekuperazio leihotxoa
> agertzen zait, esanez artxiboa errekuperatu behar dudala. Egiten
> dut; errekuperatzen du, baina berriro irekitzen denean gauza bera
> gertatzen zait. Norbaitek zer izan daitekeen jakingo al du?
>
> Mila esker.
>
> Joxan Garaialde
>
> Beste gauza bat, .~lock.EBE Glosarioaren eranskinak3.odt# honako
> artxiboa gordetzen dit.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191127/fda94a94/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago