[Librezale] Arazoak Libre Officekin

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Ost, Aza 27, 12:29:22, CET 2019


Kaixo Joxan,

Ze sistema eragile eta libreoffice bertsio darabilzu? Edozein
fitxategirekin gertatzen zaizu?

Mikel

Hau idatzi du Joxan Garaialde (joxan at garaialde.org) erabiltzaileak (2019
aza. 27, az. (12:26)):

> Kaixo, Ander. Mila esker hire erantzunagatik. Hik esandako hori egin diat,
> baina berdin jarraitzen dik. Orain, Libre Office kendu egin diat, eta
> berriro ari nauk kargatzen. Ikusiko diat zer gertatzen den.
>
> Joxan Garaialde
> 2019/11/27 12:20(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
>
> kaixo Joxan:
>
> Abiarazi Libreoffice eta berreskuratzea proposatzen dizunean 'utzi' edo ez
> berreskuratzea aukeratu. Honela berreskuratze fitxategiak ezabatu eta ez
> luke berriz eskatu beharko.
>
> niri aldibaterako fitxategi batekin horrela konpondu zitzaidan.
>
> Honek ez badizu konpontzen adierazi zein sistema duzun gehiago lagundu
> ahal izateko.
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander Elortondo
>
>
>
>
> Hau idatzi du Joxan Garaialde (joxan at garaialde.org) erabiltzaileak (2019
> aza. 27, az. (12:04)):
>
>> Barkatu, lehengo mezua emaztearen e-postatik bidali dut, nahi gabe, noski.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Aupa, lagunok.Ea norbaitek lagun diezakedan. Orain dela egun pare batetik
>> hona, Libre Officekin arazoak izaten ari naiz, bai Writer, bai Calc-ekin.
>> Irekitzen dut artxibo bat, eta handik bost segndura itxi egiten zait.
>> Kraskatu egin duela, eta errekuperazio leihotxoa agertzen zait, esanez
>> artxiboa errekuperatu behar dudala. Egiten dut; errekuperatzen du, baina
>> berriro irekitzen denean gauza bera gertatzen zait. Norbaitek zer izan
>> daitekeen jakingo al du?
>>
>> Mila esker.
>>
>> Joxan Garaialde
>>
>> Beste gauza bat, .~lock.EBE Glosarioaren eranskinak3.odt# honako artxiboa
>> gordetzen dit.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale at librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale at librezale.eushttps://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191127/1f09d2a1/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago