[Librezale] libreoffice laster-teklak

Asier Sarasua asier.sarasua a bildua gmail.com
Ost, Aza 6, 09:56:41, CET 2019


Hau idatzi du Julen Ruiz Aizpuru (julenx a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019
aza. 5, ar. (10:02)):

> Hau idatzi du Ander Elortondo (ander a bildua debagoiena.eus) erabiltzaileak
> (2019 aza. 5, ar. (09:51)):
>
> Tamalez ez daukat proposamen zehatzik kasu konkretu hauetarako baina
> kasu gehiago aipatzearren, berdin gertatzen da beste konbinazio
> batzuekin, hala nola `, \, [, ] edo > karaktereak erabiltzen direnean.
>
> Julen.
>

Argibide horiek LibreOffice hasieran eskaintzen diren aholkuak dira.
Itzulpen zuzena egin nuen eta ez nintzen konturatu horietako zenbait ezin
direla aplikatu espainiar teklatuekin (ez dakit frantses teklatuekin zer
gertatzen den).

Ez daukate zertan zehatz-mehatz argibide horiek izan behar, beste batzuk
izan daitezke nire ustez. Norbaitek beste trikimailuren bat ezagutzen badu
eta jendeari ezagutaraztea interesgarria izan daitekeela uste badu, hura
sar daiteke, espainiar teklatuan funtzionatzen ez duten horien ordez.
Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20191106/47be21cd/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago