[Librezale] Euskarazko Common Voicek askoz grabaketa gehiago behar ditu

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 25, 11:06:54, CEST 2019


Egun on,

Hau idatzi du Osoitz E (oelkoro at gmail.com) erabiltzaileak (2019 mai.
24, or. (19:52)):
>
> Proiektu honek askoz gehiago eskatzen du, helburua oso positiboa da, baina horra heltzeko zalantzarik gabe askoz jende gehiagoren laguntza behar da.
>
> Nire ustez ez litzateke lotsatzeko modukoa, baldin eta interesa duen beste agenteren bat badago, Librezalek lidergoa beste inori ematea, baldin eta horrela guztiok onuragarritzat jotzen dugun helburu hori lortzea bermatuko bada.
>

Ni ere deskonektatuta nabil baina eskakizunen alorrean Osoitzek
esandakoa nire egiten dut.

Bide batez, txapela kentzen dut proiektu honetan egin duzuen lan
eskergaren aurrean eta helburuak oso potoloak izanda ere, zorionik
beroenak lortutakoagatik.


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago