[Librezale] Euskarazko Common Voicek askoz grabaketa gehiago behar ditu
    Ander Elortondo 
    ander a bildua debagoiena.eus
       
    Al, Maiatza 27, 09:20:54, CEST 2019
    
    
  
19/5/25 11:06(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi zuen:
> Egun on,
>
> Hau idatzi du Osoitz E (oelkoro at gmail.com) erabiltzaileak (2019 mai.
> 24, or. (19:52)):
>> Proiektu honek askoz gehiago eskatzen du, helburua oso positiboa da, baina horra heltzeko zalantzarik gabe askoz jende gehiagoren laguntza behar da.
>>
>> Nire ustez ez litzateke lotsatzeko modukoa, baldin eta interesa duen beste agenteren bat badago, Librezalek lidergoa beste inori ematea, baldin eta horrela guztiok onuragarritzat jotzen dugun helburu hori lortzea bermatuko bada.
>>
> Ni ere deskonektatuta nabil baina eskakizunen alorrean Osoitzek
> esandakoa nire egiten dut.
>
> Bide batez, txapela kentzen dut proiektu honetan egin duzuen lan
> eskergaren aurrean eta helburuak oso potoloak izanda ere, zorionik
> beroenak lortutakoagatik.
>
>
> Julen.
> ______
Bat nator Osoitzek adierazitakoaz. Ni Mozilla eta KDEn egindakoak 
mantentzeko ezinean nabil eta ez daukat betarik proiektu interesgarri 
eta estrategiko honi erantzuteko. Eta nola ez, nire esker ona eta 
txaloak Txopi eta proiektu honetan lanean zabiltzaten guztiori.
izan libre izan euskaldun!
Ander.
> _________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago