[Librezale] Euskarazko Common Voicek askoz grabaketa gehiago behar ditu

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Or, Maiatza 24, 19:52:06, CEST 2019


Kaixo Txopi,

Barkatu beharko didazu ni neu proiektu honetatik nahiko deskonektatuta
ibiltzea, bere garaian esan nuen jada hartutako konpromisoak mantentzeko
larri ibiliko nintzela, agian uda partean hobeto ibiliko naiz eta
zertxobait gehiago lagundu ahal izango dut.

Hilabeteko proiektuekin elkarrekin gehiago aritzea lortu zen, baita jende
berria erakarri, baina agerian geratu zuen ere Librezalek dituen indarrak
urriak direla, gutxi ginen lanean genbiltzanak eta gutxi horiek asko egin
zutelako lortu ziren helburuak.

Proiektu honek askoz gehiago eskatzen du, helburua oso positiboa da, baina
horra heltzeko zalantzarik gabe askoz jende gehiagoren laguntza behar da.

Nire ustez ez litzateke lotsatzeko modukoa, baldin eta interesa duen beste
agenteren bat badago, Librezalek lidergoa beste inori ematea, baldin eta
horrela guztiok onuragarritzat jotzen dugun helburu hori lortzea bermatuko
bada.

Osoitz

On Wed, 22 May 2019 at 07:50, Txopi <txopi at ikusimakusi.eus> wrote:

> Kaixo:
>
> 70 ordu bildu ditugu. Nire ustez ez dago bat ere txarto! Proiektu hau
> nola sortu eta aurrera ateratzen ari garen ikusita, badu meritua. Hala
> ere, 20-25 ordu hilero ateraz gero, martxa honetan 6-7 urte beharko
> ditugu 2.000 ordu biltzeko. 10.000 orduko helburura heltzeko are
> gehiago. Hori, jendea nekatu eta proiektua lokartuko ez dela suposatuz.
> Nahikoa da Common Voicek behar duenerako? Gehiago egin dezakegu?
>
> Ez dakit besteok nola ikusiko duzuen, baina nire ustez maratoi gehiago
> eta parte hartzaile gehiago behar ditugu inolako ezbairik gabe. Beno,
> guk ez ditugu behar, Common Voicek behar ditu. Euskaldun guztion artean
> grabaketa gehiago egitea lortzea nola lortu inori bururatzen saio?
>
> Librezale euskalgintzako agente bat da baina beste hainbat daude.
> Horietako batzuk dagoeneko gurekin elkarlanean daude (batzuk hemen
> aipatzen dira: [1]), baina beste agente askoz gehiago daude. Inori
> txarto iruditzen zaio agente gehiago kontaktatzea? Nork ditu kontaktuak
> edo kontaktatu lezake norekin?
>
> Puntu honetara helduta, Librezaleren rola Common Voice ekimenean zein
> den datorkit burura. Euskarazko atala martxan jarri genuen guk bakarrik
> baina hortik aurrera goian aipatutako agenteekin batera egin dugu
> aurrera. Agian gehiagorekin, ez dakit. Baina ekimen honetan jende
> gehiago sartuz gero, batez ere instituzioak edo oso agente potoloak,
> elkar koordinazio eta elkar errespetu bat mantentzen ez bada, ekimenaren
> grabitate zentroa beste esku batzuetara pasa liteke, eta esku horien
> interesak ez dute zergatik Librezaleren berdinak izan behar. Hau da,
> nire ustez, Mozilla Fundazioak sortu eta zehaztu duen proiektuaren
> nondik norakoak argi daude eta Librezalek helburu horiekin guztiz bat
> egiten du. Ekimen honetan parte hartzen duen orok helburu horiek (datu
> bilketa publiko, ireki eta aske bat egitea euskaraz, euskararen hizketa
> ezagutzen duen motor aske bat) zaindu behar ditu.
>
> Martxan dauzkagun lanez gain (egungo grabaketak, maratoiak, hedabide
> gehiago?), zer gehiago egin dezakegu? Nola lortu ditzakegu parte
> hartzaile gehiago, grabaketa gehiago? Nor edo nortzuk kontaktatu
> genitzake euskarazko Common Voiceri bultzada bat emateko?
>
> Kontseilua? Ikastolen elkartea? Eusko Jaurlaritza?...
>
> [1] https://librezale.eus/wiki/CommonVoice#Eskerrak
>
> --
> Txopi.
> http://ikusimakusi.eus/
> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20190524/157ec688/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago