[Librezale] Euskarazko Common Voicek askoz grabaketa gehiago behar ditu

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Maiatza 22, 07:49:55, CEST 2019


Kaixo:

70 ordu bildu ditugu. Nire ustez ez dago bat ere txarto! Proiektu hau
nola sortu eta aurrera ateratzen ari garen ikusita, badu meritua. Hala
ere, 20-25 ordu hilero ateraz gero, martxa honetan 6-7 urte beharko
ditugu 2.000 ordu biltzeko. 10.000 orduko helburura heltzeko are
gehiago. Hori, jendea nekatu eta proiektua lokartuko ez dela suposatuz.
Nahikoa da Common Voicek behar duenerako? Gehiago egin dezakegu?

Ez dakit besteok nola ikusiko duzuen, baina nire ustez maratoi gehiago
eta parte hartzaile gehiago behar ditugu inolako ezbairik gabe. Beno,
guk ez ditugu behar, Common Voicek behar ditu. Euskaldun guztion artean
grabaketa gehiago egitea lortzea nola lortu inori bururatzen saio?

Librezale euskalgintzako agente bat da baina beste hainbat daude.
Horietako batzuk dagoeneko gurekin elkarlanean daude (batzuk hemen
aipatzen dira: [1]), baina beste agente askoz gehiago daude. Inori
txarto iruditzen zaio agente gehiago kontaktatzea? Nork ditu kontaktuak
edo kontaktatu lezake norekin?

Puntu honetara helduta, Librezaleren rola Common Voice ekimenean zein
den datorkit burura. Euskarazko atala martxan jarri genuen guk bakarrik
baina hortik aurrera goian aipatutako agenteekin batera egin dugu
aurrera. Agian gehiagorekin, ez dakit. Baina ekimen honetan jende
gehiago sartuz gero, batez ere instituzioak edo oso agente potoloak,
elkar koordinazio eta elkar errespetu bat mantentzen ez bada, ekimenaren
grabitate zentroa beste esku batzuetara pasa liteke, eta esku horien
interesak ez dute zergatik Librezaleren berdinak izan behar. Hau da,
nire ustez, Mozilla Fundazioak sortu eta zehaztu duen proiektuaren
nondik norakoak argi daude eta Librezalek helburu horiekin guztiz bat
egiten du. Ekimen honetan parte hartzen duen orok helburu horiek (datu
bilketa publiko, ireki eta aske bat egitea euskaraz, euskararen hizketa
ezagutzen duen motor aske bat) zaindu behar ditu.

Martxan dauzkagun lanez gain (egungo grabaketak, maratoiak, hedabide
gehiago?), zer gehiago egin dezakegu? Nola lortu ditzakegu parte
hartzaile gehiago, grabaketa gehiago? Nor edo nortzuk kontaktatu
genitzake euskarazko Common Voiceri bultzada bat emateko?

Kontseilua? Ikastolen elkartea? Eusko Jaurlaritza?...

[1] https://librezale.eus/wiki/CommonVoice#Eskerrak

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago