[Librezale] Common Voice astelehenean publikoki iragarriko dugu

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Mar 22, 16:35:47, CET 2019


Kaixo:

Bai, Eli Pombok azaldu dit telefonoz azken orduko arazo hau eta nik uste egokiena, dena (prentsaurrekoa eta maratoia) aste bat atzeratzea dela.

Beraz, adi guztiok. Prentsaurrekoa eta Common Voice proiektuaren inguruko komunikazio ekintza guztiak apirilaren 1ean edo ondoren egin beharko ditugu. Baita sare sozialetan ere. Mesedez, saiatu ondo koordinatzen azken orduko oztopo hauek agertu arren ea ikusgarritasun on bat lortzen dugun denon artean.

Eskerrik asko!

Txopi.

2019(e)ko martxoaren 22(a) 16:19:12 (CET)-(e)an, Asier Iturralde <asier.iturralde at gmail.com>-(e)k hau idatzi zuen:
[...]
>
>Kaixo guztioi,
>
>Tabakaleratik azken orduan abisatu digute prentsaurrekoa ezingo dugula
>datorren astelehenean egin. Astebete beranduago izango da, apirilaren
>1ean,
>astelehena, goizeko 11:00etan. Ondorioz, maratoiaren data ere aldatu
>da,
>apirilaren 9an, asteartea, egingo dugu 18:00etatik 20:00etara.
>
>Inork kontrakorik ez badio halaxe egingo dugu. Barkatu eragozpenak.
>
>Asier Iturralde Sarasola


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago