[Librezale] Common Voiceko datu-sorta deskargatzea

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Mar 30, 20:21:50, CET 2019


Kaixo:

Dagoeneko 6 ordu inguru prest daude euskaraz. Kontua da datu-sortak
deskargatzeko orrian euskara ez dela agertzen:

Horregatik duela 5 egun euskara ere deskargagarri jartzeko eskatu nuen:
https://github.com/mozilla/voice-web/issues/1911

Gaur hemen ere eskatu dut:
https://discourse.mozilla.org/t/add-basque-to-the-dataset-page/37609

Ez dakit zenbat denbora hartuko duen, baina azkenean jarriko dituzte
deskargagarri. Oraingoz datu gutxi dira eta ez dauka premiarik baina
jakin dezazuen euskarazko datu-sorta handitzen doala eta beste hizkuntza
guztietakoak bezala, deskargagarri egongo dela.

Jakin-mina duenari esan diezaioket otsailean datu-sortak eskuz prestatu
eta deskargagarri jarri zituztela (orain ere eskuz egiten dutelakoan
nago) eta orduko datuak, gaur egunekoak baino askoz gutxiago badira ere,
hemen eskuragarri daudela:
https://voice-prod-bundler-ee1969a6ce8178826482b88e843c335139bd3fb4.s3.amazonaws.com/cv-corpus-2019-02-13/eu.tar.gz

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago