[Librezale] WordPress.org webguneko hasiera orrian aldaketa ñimiño bat

Iker Garaialde Etxaburu iker.garaialde a bildua gmail.com
Or, Uzt 26, 00:50:36, CEST 2019


Kaixo Txopi,

Zorionak esaldien aldaketarengatik, orain egokiago daudela iruditzen zait.

Bestetik, WordPress-aren euskaraketa astiro badoa ere, ez dago geldirik. 
Azken hilabetetan bizpahiru aritu gara itzulpen lanetan, baina egia 
esateko koordinaziorik gabe ibili gara eta zuk itzulpenaren ardura utzi 
zenuenetik ere ez du beste inork ardura hori hartu...

Nik azkenaldian BuddyPress pluginaren itzulpenari kasu gehiago egin diot 
WordPress berari baino, baina udan lasaiago gabiltzala profitatuz, ea 
berriro ere Wordpress-aren itzulpenari ekiten diodan.

Agian Librezaleren baitan berriro planteatu behako litzateke 
WordPress-aren itzulpenaren egoera, eta ea itzultzaile taldetxo bat 
bildu eta koordinazio bat antolatzeko gai ote garen.

Ongi izan.

Iker Garaialde

2019/7/25 12:41(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Honek ez du zuzenean Librezalerekin zerikusirik, baina kontu hau
> Librezalerentzat WordPress euskaratzen nuelako jarri nuenez martxan,
> hemen informatu nahi dut.
>
> Duela ia bi urte aldaketa bat eskatu nuen wordpress.org webgunean "feel
> like a rock star" eta "impress your friends" esaldien ordez beste batzuk
> jartzea proposatuz:
> https://meta.trac.wordpress.org/ticket/3318
>
> Erreakzio desberdinak egon ziren eta egon dira gaur bertan ere, baina
> esaldi horiek aldatu dira azkenean (begira beheko "It's Easy As..."
> atalean):
>    https://wordpress.org/
>    "Publishing has never been easier."
>    "start helping others, too."
>
> Bide batez, aipatu nahi dut ez dirudiela WordPress euskaratzen inor ari
> denik eta muina % 86 dago euskaraturik egun:
> https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp/dev/
>
> Ondo izan,
>

-- 
*Iker Garaialde Etxaburu*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20190726/ffe132bb/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago