[Librezale] Common Voice lanak
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Uzt 25, 13:15:16, CEST 2019
Kaixo:
Grabaketek aurrera darraite. Iparraldeko ahotsak entzutea sekulako poza
ematen dit. Emakume franko hari dira proiektuan laguntzen eta
deagoeneko, nire ezjakintasunetik eta atrebentzia osoz, esango nuke
bildu dugun informazioa euskaraz existitzen den garrantzitsuena izan
behar duela. Eta aurrera egiten dugun heinean harribitxi hau are
nabarmenagoa izango da. Asko eta askori nire esker on hau helduko ez
bazaizue ere, nik argi eta osen esan nahi dizuet parte hartzen ari
zareten guzti-guztioi nire izenean eta Librezale osoaren izenean
eskerrik asko zuen laguntza ezinbesteko, desinteresatu eta
baliotsuagatik. Gora zuek!
Gogorarazle bezala, mahai gainean ditugun lanak zerrendatu nahi ditut,
norbaitek edozertan lagundu nahi badu, zer behar den jakin dezan:
* Norberaren ahotsak grabatu eta besteenak entzun *
https://voice.mozilla.org/eu
Hau da proiektuko gakoa eta ziur nago denok argi duzuela hori. Norbaitek
laguntzeko arazorik, zalantzarik edo proposamenik balu, jakin beza hemen
galdetu dezakeela eta baita Librezaleko txat gela hibridoan (Matrix eta
Telegram bitartez eskuragarria).
Aurrekoan esan genuen balioztatu gabeko hainbat grabaketa pilatzen ari
zirela eta ondo legokeela norberak grabatutakoen bikoitza izatea
balioztatutakoena. Nik adibidez 360 grabatu ditut (zenbaki gorria) eta
800 balioztatu ditut (zenbaki berdea). Animatu!
* Webguneko interfazea euskaratu *
https://pontoon.mozilla.org/eu/common-voice/
Julenek eta biok guztiz euskaratu bagenuen ere, noizbehinka hizkuntza
aberriak eta funtzionalitate berriak gehitzen dituzte eta kate gehiago
euskaratu behar dira. Oraintxe bertan 85 kate daude euskaratzeko,
guztira % 85ean dago webgunea euskaraz. Animatu!
* Esaldi gehiago behar genituzke *
https://labur.eus/KglVU
Gure erabiltzaile batzuek prestatu genituen 6.200 esaldiak dagoeneko
grabatu dituzte, guztiak. Zorionak beraiei, nola ez. Kontua da, horrek
esaldi gehiago prestatu behar genituzkeela esan nahi duela. Wikian
zerrenda berri bat hasita dago eta nahi duenak bertan gehi ditzake
esaldiak nahi duenean. Gogoan izan jabetza publikoan dauden 5-10 hitzeko
esaldiak izan behar direla. Animatu!
Honekin lotuta, esaldi berriak gehitu aurretik Sentence Colector izeneko
tresna batean dagoeneko dauzkagun 6.200 esaldiak onartu beharra dago.
Lan hori automatikoki egitea eskatu nuen baina ezezkoa eman zidaten
garatzaileak lanez gainezka daudelako eta horregatik Tampermonkey-rako
JavaScript bat garatu dut onarpena erdi-automatizatzeko. Erdia baino
gehiago onartu ditut horrela eta laster amaitzea espero dut.
https://github.com/Common-Voice/sentence-collector/issues/212
Amaitzean bilduta dauzkagun esaldi berriak gehituko ditut. Beraz, animo
wikiarekin!
* Proiektua aditzera eman *
Zenbat eta boluntario gehiago izan hobeto. Zenbat eta laguntzaile
gehiago izan hobeto. Zenbat eta jende gehiagok ekimen honen berri izan
hobeto...
Beraz, norbaitek hedabideetan, sare sozialetan, lagunen artean Common
Voice aditzera eman badezake edo beste batzuek egin dezaten laguntzerik
badu, aurrera mesedez, grabaketa andana behar baitugu eta euskaldun
kopurua kontuan izanda esfortzu berezia egin behar dugu euskara ulertzen
duen motor libre hori lortzeko eta orokorrean euskarazko hizketaren
ezagutza automatikoa sustatzeko. Animo!
Bukatzeko, aipatu nahi dut Common Voicekin captcha bat garatzeko ideia
sortu dela eta horri bueltaka dabiltzala. Ideia interesgarria, baina
dirudiena baino zailagoa. Ea bide horretatik zerbait lortzerik dagoen!
https://labur.eus/aCKtk
Ondo izan,
--
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago