[Librezale] WordPress.org webguneko hasiera orrian aldaketa ñimiño bat

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Uzt 25, 12:41:51, CEST 2019


Kaixo:

Honek ez du zuzenean Librezalerekin zerikusirik, baina kontu hau
Librezalerentzat WordPress euskaratzen nuelako jarri nuenez martxan,
hemen informatu nahi dut.

Duela ia bi urte aldaketa bat eskatu nuen wordpress.org webgunean "feel
like a rock star" eta "impress your friends" esaldien ordez beste batzuk
jartzea proposatuz:
https://meta.trac.wordpress.org/ticket/3318

Erreakzio desberdinak egon ziren eta egon dira gaur bertan ere, baina
esaldi horiek aldatu dira azkenean (begira beheko "It's Easy As..."
atalean):
  https://wordpress.org/
  "Publishing has never been easier."
  "start helping others, too."

Bide batez, aipatu nahi dut ez dirudiela WordPress euskaratzen inor ari
denik eta muina % 86 dago euskaraturik egun:
https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp/dev/

Ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago