[Librezale] Firefox Preview edo Fenix

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Uzt 24, 10:43:49, CEST 2019


Aupa Alex, Librezale,

Hau idatzi du Alexander Gabillondo (alexgabilondo at gmail.com)
erabiltzaileak (2019 uzt. 23, ar. (13:05)):
>
> Aupa, Julen,
>
> Zer moduz doa Firefox Preview edo Fenix mugikorrerako bertsio berriaren
> euskaratzea? Laguntzarik behar?

Hasiera batean hizkuntza gutxi batzuetara mugatu ondoren, orain dela
egun batzuk hasi dira lokalizazio berriak onartzen [1] eta euskara
aktibatzeko eskatu nuen. Aurreko astean aktibatu zuten.

Mezuan irakurri ahal izango duzun gisan, oraindik ez dago
hizkuntza-hautatzailerik inplementatuta Fenixen, beraz sistema
eragilearen bertsioak berak euskara onartu beharko du nabigatzaile
berria euskaraz erabili ahal izateko. Hasiera batean hala izango da
behintzat.

Lokalizazioari dagokionez, android-l10n proiektu partekatuan gehitu
dituzte kateak, eta 'Fenix' etiketapean aurki daitezke [2]. Nik
momentuz, eta denbora gehiegi pasa gabe, itzulpen-memoriako hainbat
kateren itzulpenak gehitu ditut soilik eta %64an gelditu da eginda.

Zeinahi laguntza beti izango da ongi etorria, bai itzulpenak egunean
mantentzen bai eta aurre-argitalpeneko bertsioak probatu eta erroreen
berri emanaz.

Bestalde, Aritz Maeztu izeneko bat Mozillakoekin harremanetan jarri da
hauxe bera galdetuz eta nigana zuzendu dute. Fenix proiektuari
buruzko, Pontoon erabiltzen hasteko, hala nola taldeari buruzko
informazioa ere eman diot eta posta-zerrenda zein Telegram taldera ere
zuzendu dut.

Esaidazue zerbait gehiago konkretatzea edo argibide gehiago ematea nahi baduzue.

Gero arte,
Julen.

[1] https://markmail.org/thread/3smj23oh3n73zy6b
[2] https://pontoon.mozilla.org/eu/android-l10n/all-resources/?tag=fenix


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago