[Librezale] Common Voice proiektua zabaltzeko maratoiaren inguruan

dabid a bildua laborategia.eus dabid a bildua laborategia.eus
Ost, Ots 13, 14:55:04, CET 2019


Kaixo!

Eskerrik asko Josu beharrezkoa zen kontaktu hori egin izanagatik,
baina gaizki ulertu bat egon dela uste dut.

 Maratoien kudeaketa ez daramat nik. Nire proposamena bi maratoi
kudeatzea izan zen: Bermeo eta Lemoiz. Baina bi horrek bakarrik.
Aipatu nuen ere, beharrezkoa izatekotan lagunduko nukeela Astrakoa
burutzen, baina ezin naiz konprometitu Gernikan maratoi bat
kudeatzera.

Horrek ardura bat suposatzen du: Astrako asanbladarekin koordinatzea,
beharrezkoa den materiala aurkitzea eta prest izatea, soinu proba
batzuk egitea, bertaratzen direnen bazkaria bermatzea (egun osokoa
balitz)...

Baina esandakoa, Astrako ardura beste norbaitek hartzen badu ni prest
nago maratoiaren egunean beharrezkoa den laguntza eskaintzera.

Ondo segi.

---

Dabid dabid a bildua laborategia.eus [1]
https://laborategia.eus/ [2]

GnuPG: https://laborategia.eus/dabid-pub.txt [3] 
Fingerprint: 6BA9 DB35 28CC 308B BCA5 C93D 26F8 F903 6F25 ED4F

----- Original Message -----
De: librezale a bildua librezale.eus
Para:<librezale a bildua librezale.eus>
Cc:
Enviado:Wed, 13 Feb 2019 12:10:01 +0100
Asunto:[Librezale] Common Voice proiektua zabaltzeko maratoiaren
inguruan

 Kaixo,

 Josu Goikoetxea naiz, IXA taldeakoa. Pasaden astean bilera bat izan 
 nuen beste lau-bost eragilerekin euskarazko ahots-grabaketen
inguruan.

 Ekimen hau sustatze aldera, grabaketa maratoiak aipatu ziren, eta 
 azken horiek egiteko hautagaien artean Gernikako Astra gaztetxea. 
 Bilbon bizi banaiz ere, gernikarra naiz eta han ibili den baten bat 
 ezagutzen dut, eta beraiekin kontaktuan jarriko nintzela esan nuen, 
 eta oso prest agertu dira maratoi horri lekua egiteko :)

 Astrakoak jakinaren gainean daude, eta esan nien Librezalekoren bat 
 (oker ez banago, maratoiaren kudeaketa Dabidek eramango du) jarriko 
 zela beraiekin kontaktuan maratoi hau dela-eta. Ba, beraien kontaktua

 hurrengoa da:

 egitaraua a bildua astragernika.net

 Besterik behar izanez gero, esan !

 Ondo ibili!

 Josu

 _______________________________________________
 Librezale mailing list
 Librezale a bildua librezale.eus
 https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Links:
------
[1] http://laborategia.eus
[2] https://laborategia.eus/
[3] https://laborategia.eus/dabid-pub.txt

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20190213/17bb59cc/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago