[Librezale] Common Voice proiektua zabaltzeko maratoiaren inguruan
JOSU GOIKOETXEA
josu.goikoetxea a bildua ehu.eus
Ost, Ots 13, 12:10:01, CET 2019
Kaixo,
Josu Goikoetxea naiz, IXA taldeakoa. Pasaden astean bilera bat izan
nuen beste lau-bost eragilerekin euskarazko ahots-grabaketen inguruan.
Ekimen hau sustatze aldera, grabaketa maratoiak aipatu ziren, eta
azken horiek egiteko hautagaien artean Gernikako Astra gaztetxea.
Bilbon bizi banaiz ere, gernikarra naiz eta han ibili den baten bat
ezagutzen dut, eta beraiekin kontaktuan jarriko nintzela esan nuen,
eta oso prest agertu dira maratoi horri lekua egiteko :)
Astrakoak jakinaren gainean daude, eta esan nien Librezalekoren bat
(oker ez banago, maratoiaren kudeaketa Dabidek eramango du) jarriko
zela beraiekin kontaktuan maratoi hau dela-eta. Ba, beraien kontaktua
hurrengoa da:
egitaraua a bildua astragernika.net
Besterik behar izanez gero, esan !
Ondo ibili!
Josu
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago