[Librezale] Common Voicen komunikazio kanpainari buruzko bideokonferentzia bihar

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Ots 8, 07:34:23, CET 2019



2019(e)ko otsailaren 7(a) 13:05:22 (CET)-(e)an, Joxe Rojas <joxerg at gmail.com>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo!
>
>Eskaera batekin nator eta igual ez dator asko harira e, baina...
>Badakizue
>igandero blogarien tartea izaten dela Euskadi Irratiko Amarauna saioan,
>eta
>Euskadi Irratitik sopitak eskatzen dabiltza gai hau dela eta ez dela.
>Tartetxo bat egin nahi dugu igande honetako saioan Common Voice
>proiektua
>azaltzeko, eta horretarako onena proiektua hurbiletik ezagutzen duen
>norbait telefonoz-edo sartzea litzateke...
>

Kaixo:

Bart pribatuan erantzun nizun eta besteek ere jakin dezaten orain zerrendan ere esango dizut:

Atzo Damian izeneko bat sartu zen gure Librezaleko txatean eta nire datuak eman nizkion.

Hala ere, elkarrizketak egiteko oraindik goizegi da. Atzo bertan hain zuzen CVeko bilera bat izan genuen eta beste gauza batzuen artean prentsaurreko bat ematea grabaketa maratoi bat (edo gehiago) egitea adostu genuen. Leku bat eta bere data zehaztu bezain pronto egingo dugu prentsaurrekoa.

Beraz, aste batzuk barru (zehazki oraindik ez dakigu) hasiko gara elkarrizketekin, artikuluekin eta abar.

Prest egon bezain pronto esango dizugu zuri eta interesa erakusten ari diren guztiei!

Eskerrik asko,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago