[Librezale] Funkwhale.eus proiektuaren eskualdatze eskaera

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Ost, Ots 6, 17:28:16, CET 2019


Kaixo!

Duela egun batzuk mezularitza aplikazioan honi buruz azalpenak eman
banituen ere posta zerrenda honetan badaezpada jartzea ere komeni dela eta
bertan aipatutakoa txertatuko dut:

Fedibertsoko musika librea zabaltzeko asmoz egindako Funkwhale proiektuaren
instantzia bat muntatu nuen aurreko urtean: funkwhale.eus

Euskaraketa uste baino mantsoago doa baina, pixkanaka lortuko dudala uste
dut. Aldiz, instantziaren mantenuarekin (gastuen kargarekin) ezin dut nik
bakarrik jarraitu. Proiektuaren berri Zital, Dabid eta besteren batek
bakarrik dauka eta nik eskuz sartutako Taupaka Elkartearen musika libre
pixka bat besterik ez dago. Elkartea berarekin ere harremanetan jartzen
saiatu nintzen edukiz elikatu eta abarrak egiteko, baina badirudi ez dela
oraingoz beraien lehentasunetan sartzen. PuntuEUS fundazioak ere ez du
honen atzean bere burua ikusten...

Beno ba, Librezale edo beste norbaitek hau mantentzeko nahia eta indarrik
badu, bai domeinua eta baita instantziaren ardura pasatzeko inongo arazorik
ez dut. Bestela hilabete honen erdialderako itxiko dut.


Beraz, norbait interesatua balego, idatzi lasai eta esku aldatzeko lanak
zehaztuko genituzke.

Ondo izan!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20190206/d011c5e7/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago