[Librezale] Proiektu berria: Common Voice

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Urr 22, 21:19:02, CEST 2018


Kaixo:

Proiektu honi buruzko albisteekin nator.

Librezaleko wikian behar ditugun 5.000 esaldiak lortzeko erabil
ditzakegun iturriak bilatzen laguntzeko eta abar orri hau sortu dugu:
https://librezale.eus/wiki/EdukiakJabetzaPublikoan

Nahi duen orok ekarpenak egin ditzala, noski. Posta-zerrenda honetan ere
ideiak eta proposamenak aztertu ditzakegu!

Atzo Common Voiceko foroan euskara onartua izatea eskatu nuen egin dugun
lanean oinarriturik eta hau erantzun digute:
https://discourse.mozilla.org/t/readme-how-to-see-my-language-on-common-voice/31530/3
> Please, keep translating the website and collecting public domains
> sentences. As soon as we have the new tool ready you will be able to
> submit the sentences for peer-review.
>
> If you are asking about the number of sentences to enable the voice
> collection on the site, yes, usually we need at least 5000 reviewed
> sentences.

Martxan ("Launched") egoeran dauden hizkuntzak grabaketak egiten ari
dira[1]. Gaur egun 16 hizkuntza daude.

Aurrerabidean ("In progress") egoeran dauden hizkuntzak
voice.mozilla.org webgunea itzultzen ari dira (gu gaur egun % 83an
gaude) edo 5.000 hitzak dituzten esaldia biltzen.

Gu azken talde horretan gaude baina foroko lekuren batean irakurri nuen
bezala (ez dut gogoan non) eta Rubén Martínek esan berri digun bezala,
prestatu behar ditugun esaldietako batzuk igotzen lagunduko digun tresna
bat garatu arte ez dute "In progress" taldera hizkuntza gehiagorik gehituko.

Hasiera batean modu desberdinetan bidaltzen zizkietela irakurri dut
baina azkenean lan hori ondo antolatzeko garapen bat egitea erabaki zuten.

Egoera beraz hori da. Aurrerabidean gaude, ofizialki euskara oraindik
agertzen ez bada ere, baina garrantzitsuena dena da Martxan egoerara
heltzeko webgunea itzuli behar dugula (lan gutxi) eta 5.000 hitz
dituzten esaldi guzti horiek bildu behar ditugula. Azken hori nola lortu
pentsatu beharko.

Wikian irakur dezakezuenez ideiak ez dira falta baina baldintza guztiak
betetzen dituzten iturriak lokalizatu gabe jarraitzen dugu.

Ideiarik? Iradokizunik?


[1] https://voice.mozilla.org/en/languages

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago