[Librezale] Proiektu berria: Common Voice
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Urr 26, 19:44:58, CEST 2018
Kaixo:
Proiektuari buruzko informazio gehiagorekin nator.
Azken bi asteetan hizkuntza teknologietan aritzen diren zenbait
ikerlarirekin hitz egin dut eta inork ez du ezagutzen behar dugun 5.000
esaldiko iturbururik. Dauzkatenak jabedunak dira edo CCko BY klausula
dutenak. Guk jabetza publikoan daudenak behar ditugunez, badirudi esaldi
bilketa zerotik egin beharko dugula.
Atzo Euskarabildua jardunaldian hizkuntza teknologiei buruzko
hitzalditxo bat eman nuen:
https://ikusimakusi.eus/2018/euskarazko-hizkuntza-teknologia-libreak/
Aurkezpeneko 11. orrialdean ikus dezakezuenez, Common Voice proiektuaren
berri eman nuen eta inork erabil genezakeen iturriren bat ezagutzen ote
zuen galdetzeko aprobetxatu nuen.
OHARRA: Asier Iturraldek (aldatsa) garatutako euskarazko AnySoftKeyboard
ere aurkeztu nuen eta jende guztia Android gailuetarako teklatu hori
erabiltzera animatu nuen! :-)
Hain zuzen ere, azken honek Common Voicekin zerikusia duen albiste honen
berri eman zuen Librezaleko txatean:
https://twitter.com/mozilla/status/1054772511748091904
Azkenik, aipatu nahi dut Gorka Azkarate dagoeneko hasia dela 5.000
esaldiak biltzen:
https://librezale.eus/wiki/Common_Voice_proiekturako_bost_mila_esaldi_behar_dugu_jabetza_publikoan
Lagun diezaiogun guztiok!
OHARRA: wikian idazteko lehenik izena eman behar da (izena ematea librea
da eta segundo gutxitan egiten da wikian bertan).
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago