Aupa,

Mastodon.eus proiektuaren aurkezpenaren aurretik, publikoki kontatzea ez zegoelako, historiko batzuei Librezalek hor kontua izan beharko lukeela pentsatzen nuela esan nizuen, ados agertu zen jendea.

Behin Mastodon.eus publikoa zela Matrix-Telegram kanalera bota nuen berriro, nire proposamena Twitter kontua daramatzaten berdinek eramatea izan zen (Nik dakidala Mikel eta Txopi), hor ere ez zen kontrako iritzirik agertu. Patxik ere kontua sortzera animatzen gintuen.

Txopik adierazi zuen kontua sortzeko e-mail helbide bat behar dela, eta hobe litzatekeela librezale.eus domeinukoa balitz.

Duela hiru egun, posta kontu hori sortzeko Mikel eta Juleni bidali nien e-mail bat, zerbitzaria kudeatzeko baimena biek zutela uste nuelako, ez dakit beste inork daukan. Julenek berehala erantzun zuen, azken migraziotik berak ez duela zerbitzaria ukitu. (2017ko otsailean egin zen migrazioa, MediaWikiren eguneraketan itxura apurtu zenekoa, nik ez dakizkit migrazio horren xehetasunak), baina badirudi Mikel okupatuta dagoela.

Zer egingo dugu?

- Mikeli itxaroten jarraitu

- Txopik kudeatutako ikusimakusi.eus domeinuan sortu kontua (prest agertu da)

- Doako e-mail bat sortu (Gmail, yahoo, outlook...)

Osoitz