[Librezale] Eusko Jaurlaritzako ikerketa baterako Librezaleko kide bat elkarrizketatu
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Mar 28, 21:27:57, CEST 2018
Nik proposatzen dut zu izatea ordezkaria eta epea batean besteon
iradokizunak jasotzea. Beste boluntariorik ez badago behintzat.
az., 2018.eko marren 28a 20:25(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Kultur sailarekin harremanetan nabil GPL eta LGPL lizentzien azken
> bertsioak euskaratu ditugulako (laster argitaratuko dituzte) eta
> Creative Commons lizentzien azken bertsioak ere euskaratzen ari garelako
> (berez itzulita daude baina CC Fundazioak onarpen prozesu bat jarraitzen
> du eta luza daiteke). Kontua da Kultur saileko batek hau bidali didala:
> Ikerketa bat abian jarri dugu Ingurune Digitala eta euskararen gaur
> egungo egoera aztertzeko. Horretarako abiapuntua izango dugu
> Euskararen Aholku Batzordeak onartutako "IKT gomendioak" lana.
> Hori horrela, ikerketaz arduratzen ari den pertsonak elkarrizketak
> izango ditu alorreko hainbat aditu, eragile edo lagunekin.
> Zerrenda horretan librezale.eus-eko kideren bat elkarrizketatu
> nahiko genuke. Zein izan daiteke horretarako pertsona egokia?
>
> Beraz, Kultur saileko norbaitek gutako bat elkarrizketatu nahi du. Gaia:
> euskararen egoera ingurune digitalean. Ondo deritzozue? Nor animatzen da?
>
> Aipatzen dituen IKT gomendioak hauek dira:
> https://labur.eus/kCek0
>
> Nire ustez, elkarrizketa egiteko ez da dokumentu hori irakurri behar,
> ezta gutxiago ere. Beraiek, ikerketa egiteko orduan PDF horretako
> edukiak kontuan izango dituztela ulertzen dut, besterik ez. Beraz,
> elkarrizketatu nahi dutenak Librezalen zer egiten dugun jakin behar du
> eta euskara teknologian nola jorratzen dugun jakin behar du (software
> librearen bitartez, estandar irekiekin...). Hortik aurrera, gauza
> gehiago galdetuko balituzte (zeri eman lehentasuna, zerk duen interesa
> edo ez duen...) pertsona horrek bere iritzia eman beza, Librezale
> ordezkatzen ez duela argi utziz. Eta ez dakien zerbait galdetuz gero, ez
> dakiela esan eta kito. Nahi izanez gero Librezaleko beste kideoi
> galdetzeko. Plana ondo deritzozue?
>
> Aipatzen den elkarrizketa ez dakit aurrez aurre, telefonoz edo nola
> egingo litzatekeen. Ez dut informazio gehiagorik. Nahi izanez gero,
> egoki ikusten duzuena galdetuko dut.
>
> Ondo izan,
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago