[Librezale] Firefox 57an ingelesez ageri diren kateei buruz

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urt 31, 21:51:09, CET 2018



az., 2018.eko urtren 24a 12:51(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> Aupa Ibai,
>
> Ibai Oihanguren Sala<ibai at oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko urtarrilaren 23(a) 23:31):
>> esan bezala Firefoxen beta bertsioa darabilt, eta kate bat itzuli gabe
>> azaltzen zait: "View Pocket List". Pontoonen itzulita dago, beraz suposatzen
>> dut itzulita agertu beharko zela, ezta? Pentsatu dut hau dela aurrekoan
>> gertatu zena, eta badaezpada ere idazten dut.
> Eskerrik asko gai hau gogora ekartzeagatik; ahaztuta neukan jada.
>
> Pocket-en kasua berezia da. Aurrez aipatu nuen zerrendan:
> https://librezale.eus/pipermail/librezale/2017-November/013458.html
>
> Horko esteketatik tirata, ikus daiteke konponduta dagoela:
> https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1417637
> https://hg.mozilla.org/releases/mozilla-beta/rev/315f59e07815
>
> Firefox Beta bertsioaren kopia berri bat deskargatu eta egiaztatu ahal
> izan dut 'Ikusi Pocket zerrenda' hor agertzen dela. Halaber,
> Pocket-ekin lotutako beste kate guztiak ere itzulita daude.
>
> Halere diozu ez dela hala zure kasuan?
>

Aupa, ba ez dakit... Firefox Beta PPA ofiziala [1] daukat jarrita. Une 
honetan 58.0 bertsioa daukat, eta oraindik kate hori ingelesez azaltzen 
zait, baina beste inork ez badu ingelesez ikusten agian nire 
instalazioko zerbait izango da... Beste ordenagailu batean probatuko dut 
ahal dudanean, ea hor ere ingelesez azaltzen zaidan.

Ondo izan,
Ibai.

[1] https://launchpad.net/~mozillateam/+archive/ubuntu/firefox-next


More information about the Librezale mailing list