[Librezale] Firefox 57an ingelesez ageri diren kateei buruz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Urt 24, 12:51:40, CET 2018


Aupa Ibai,

Ibai Oihanguren Sala<ibai at oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko urtarrilaren 23(a) 23:31):
>
> esan bezala Firefoxen beta bertsioa darabilt, eta kate bat itzuli gabe
> azaltzen zait: "View Pocket List". Pontoonen itzulita dago, beraz suposatzen
> dut itzulita agertu beharko zela, ezta? Pentsatu dut hau dela aurrekoan
> gertatu zena, eta badaezpada ere idazten dut.

Eskerrik asko gai hau gogora ekartzeagatik; ahaztuta neukan jada.

Pocket-en kasua berezia da. Aurrez aipatu nuen zerrendan:
https://librezale.eus/pipermail/librezale/2017-November/013458.html

Horko esteketatik tirata, ikus daiteke konponduta dagoela:
https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1417637
https://hg.mozilla.org/releases/mozilla-beta/rev/315f59e07815

Firefox Beta bertsioaren kopia berri bat deskargatu eta egiaztatu ahal
izan dut 'Ikusi Pocket zerrenda' hor agertzen dela. Halaber,
Pocket-ekin lotutako beste kate guztiak ere itzulita daude.

Halere diozu ez dela hala zure kasuan?


Julen.


More information about the Librezale mailing list