[Librezale] Firefox 57an ingelesez ageri diren kateei buruz

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
As, Urt 23, 23:31:25, CET 2018


az., 2017.eko aberen 27a 22:53(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> Aupa Ibai,
>
> Ibai Oihanguren Sala<ibai at oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko abenduaren 18(a) 20:41):
>> nik Quantum probatzeko beta bertsioa instalatu nuen, baina egia esanda ez
>> nintzen konturatu kate batzuk ingelesez agertzen zirela. Orain ere beta
>> bertsioa darabilt, ez naiz aukeretan begira asko ibiltzen, baina itzuli
>> gabeko katerik ikusten badut idatziko dut zerrendara.
> Eskertzekoa! Gogoratu zuzenean Pontoon bidez ere egin daitezkeela
> zuzenketak eta gomendioak:
> https://pontoon.mozilla.org/eu/firefox/
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Aupa Julen,

esan bezala Firefoxen beta bertsioa darabilt, eta kate bat itzuli gabe 
azaltzen zait: "View Pocket List". Pontoonen itzulita dago, beraz 
suposatzen dut itzulita agertu beharko zela, ezta? Pentsatu dut hau dela 
aurrekoan gertatu zena, eta badaezpada ere idazten dut.

Ondo izan,
Ibai.



More information about the Librezale mailing list