[Librezale] GNOME 3.28 gurus

Iñaki Larrañaga Murgoitio dooteo a bildua zundan.com
Or, Urt 19, 19:59:52, CET 2018


Gabon guztioi,

Hemendik gutxira GNOME 3.28 adarra izoztuko eta martxo aldera argitaratzera emango da.

Oraingoan ez dut denborarik edukiko GNOMEren euskaraketan bultzadatxoa emateko, 
 LyX testu-prozesadorearen euskaraketarekin lanpetuta bainabil. LyX-ek terminologia oso berezia darabil, eta nahi baino motelago noa.

Norbaitek laguntzea nahi badu ongi etorri. Gimp-ekin bezala, GNOMEren webgunean utzitako edo niri zuzenean bidalitako POak igotzeaz arduratuko naiz.

Besterik gabe, esker anitz,

Dooteo


More information about the Librezale mailing list