[Librezale] VLC 3.0 eta aurrera begira

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Urt 15, 08:31:38, CET 2018


14.01.2018 22:56-ean, Julen Ruiz Aizpuru idatzi zuen:
> Aupa Txopi,
[...]
> Baimenak eman dizkizut eta orain ikusi ahal izango duzu

Bai, orain ikusten dut. Eskerrik asko.

Diozun bezala, VLC 3.0 % 100ean dago. Baina etorriko dira bertsio 
gehiago. Bestalde, badaude agian euskaratzea interesatzen duten beste 
baliabideak: videolan.org webgunea, Android aplikazioa... Zuk esan eta 
tarteka-marteka egiten joango naiz.

> 
> VLC 3.0ri dagokionez, hari honetan bertan aipatu nuen bezala dena
> lokalizatuta dago. Halere azken batean balio duena git-en dagoena da:
> http://git.videolan.org/?p=vlc/vlc-3.0.git;a=tree;f=po;
> 
> Weblate bestetik ez zenuke begiratu behar ez baita ofiziala eta hor

"Webalte besterik ez zenuke begiratu behar" ala "Weblate begiratu 
besterik ez zenuke egin behar"?

> dauden datuek ez baitute bermerik. Sistema berria martxan dagoenean
> pasako dute abisua, bitartean probak besterik ez dira nik dakidanez.
> 
> Ikusita WordPressen harian idatzi duzuna duda egiten dut halakorik
> nahi izatea, baina badakizu proiektu honen ardura gogoa duen beste
> bati pasatzeko interesa dudala...

Hemendik aurrera itzultzaileen posta-zerrenda jarraituko dut eta itzuli 
beharrekoak itzultzen saiatuko naiz. Zalantzark badut esango dizut. 
Heldu berria naiz proiektura, ez nau inork ezagutzen eta txatean ikusi 
dudanagatik "Basque" irakurri bezain pronto jendea urduritzen da 
Aramendirekin gertatu zena gogoratuz. Beraz, nahiago dut arduraduna zu 
izatea :-)

Eskerrik asko eta ondo izan,
Txopi.



More information about the Librezale mailing list