[Librezale] VLC 3.0 eta aurrera begira
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Iga, Urt 14, 22:56:55, CET 2018
Aupa Txopi,
Txopi<txopi at ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
urtarrilaren 14(a) 18:42):
> lr., 2018.eko urtren 13a 12:29(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>> og., 2017.eko aberen 28a 00:12(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
>> zuen:
> [...]
>>
>> Julen, ideiarik zer gertatzen den? Zerbait oker egiten egongo naiz?
>
> Kaixo, Julen:
>
> Badakit zer gertatzen den. Hemen ikus daitekeenez, duela bi aste VLCren
> euskarazko itzultzaile aritzeko eskaria egin nuen:
> https://www.transifex.com/user/profile/Txopi/
>
> Posible da iraganean euskarazko itzulpenaren inguruan egon ziren
> tira-biren ondoren nire eskaria onartu nahi ez izatea. Edo horretaz
> arduratzen denak eskaria ikusi ez izana.
>
> Itzultzaileen posta-zerrendara idaztera nindoan baina agian hobeto zuk
> zeuk eskatzen baduzu niri baimenak ematea. Zer deritzozu?
Ikusi berri dut nola itzultzeko baimenik ez duten erabiltzaileek
proiektu horren egoera orokorra bakarrik ikus dezaketela, hau da,
baliabide guztien batezbesteko egoera orokorra. Baimenak eman dizkizut
eta orain ikusi ahal izango duzu (Transifexek spam asko bidaltzen du
eta bertako jakinarazpenik ez dut jasotzen)
VLC 3.0ri dagokionez, hari honetan bertan aipatu nuen bezala dena
lokalizatuta dago. Halere azken batean balio duena git-en dagoena da:
http://git.videolan.org/?p=vlc/vlc-3.0.git;a=tree;f=po;
Weblate bestetik ez zenuke begiratu behar ez baita ofiziala eta hor
dauden datuek ez baitute bermerik. Sistema berria martxan dagoenean
pasako dute abisua, bitartean probak besterik ez dira nik dakidanez.
Ikusita WordPressen harian idatzi duzuna duda egiten dut halakorik
nahi izatea, baina badakizu proiektu honen ardura gogoa duen beste
bati pasatzeko interesa dudala...
Julen.
More information about the Librezale
mailing list