[Librezale] VLC 3.0 eta aurrera begira

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 15, 09:29:20, CET 2018


Txopi<txopi at ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
urtarrilaren 15(a) 08:31):
> 14.01.2018 22:56-ean, Julen Ruiz Aizpuru idatzi zuen:
>>
>> Aupa Txopi,
>
> [...]
>>
>> Baimenak eman dizkizut eta orain ikusi ahal izango duzu
>
>
> Bai, orain ikusten dut. Eskerrik asko.
>
> Diozun bezala, VLC 3.0 % 100ean dago. Baina etorriko dira bertsio gehiago.
> Bestalde, badaude agian euskaratzea interesatzen duten beste baliabideak:
> videolan.org webgunea, Android aplikazioa... Zuk esan eta tarteka-marteka
> egiten joango naiz.

Ez behintzat Transifexen. Garatzaileek argi esan dute VLC 3.0rekin
eskuzko inportazio/esportazioak egingo dituztela baina hortik aurrera
Transifex alboratu egingo dutela (izatez, bertako proiektua ez da
erabat ofiziala).

>> VLC 3.0ri dagokionez, hari honetan bertan aipatu nuen bezala dena
>> lokalizatuta dago. Halere azken batean balio duena git-en dagoena da:
>> http://git.videolan.org/?p=vlc/vlc-3.0.git;a=tree;f=po;
>>
>> Weblate bestetik ez zenuke begiratu behar ez baita ofiziala eta hor
>
>
> "Webalte besterik ez zenuke begiratu behar" ala "Weblate begiratu besterik
> ez zenuke egin behar"?

besteTik, Weblate ez zenuke begiratu behar.

>> dauden datuek ez baitute bermerik. Sistema berria martxan dagoenean
>> pasako dute abisua, bitartean probak besterik ez dira nik dakidanez.
>>
>> Ikusita WordPressen harian idatzi duzuna duda egiten dut halakorik
>> nahi izatea, baina badakizu proiektu honen ardura gogoa duen beste
>> bati pasatzeko interesa dudala...
>
>
> Hemendik aurrera itzultzaileen posta-zerrenda jarraituko dut eta itzuli
> beharrekoak itzultzen saiatuko naiz. Zalantzark badut esango dizut. Heldu
> berria naiz proiektura, ez nau inork ezagutzen eta txatean ikusi dudanagatik
> "Basque" irakurri bezain pronto jendea urduritzen da Aramendirekin gertatu
> zena gogoratuz. Beraz, nahiago dut arduraduna zu izatea :-)

Kontua da, VLC 3.0 argitaratzearekin batera, proiektua aktiboki
mantentzeari utziko diodala.


Julen.


More information about the Librezale mailing list