[Librezale] VLC 3.0 eta aurrera begira

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Urt 14, 18:42:58, CET 2018


lr., 2018.eko urtren 13a 12:29(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> og., 2017.eko aberen 28a 00:12(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
> zuen:
[...]
> 
> Julen, ideiarik zer gertatzen den? Zerbait oker egiten egongo naiz?

Kaixo, Julen:

Badakit zer gertatzen den. Hemen ikus daitekeenez, duela bi aste VLCren
euskarazko itzultzaile aritzeko eskaria egin nuen:
https://www.transifex.com/user/profile/Txopi/

Posible da iraganean euskarazko itzulpenaren inguruan egon ziren
tira-biren ondoren nire eskaria onartu nahi ez izatea. Edo horretaz
arduratzen denak eskaria ikusi ez izana.

Itzultzaileen posta-zerrendara idaztera nindoan baina agian hobeto zuk
zeuk eskatzen baduzu niri baimenak ematea. Zer deritzozu?

Eskerrik asko,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


More information about the Librezale mailing list