[Librezale] Mozillako pontoon Itzulpen plataforma bikaina
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Urt 12, 00:22:38, CET 2018
Gabon!
al., 2018.eko urtren 08a 18:33(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
>
>> Thunderbird hartuko dut hurrengo....
>>
>>
>> eta mozilla.org ere lagunduko nuke. Julen bi hauetarako baimenak?
>>
> Eman dizkizut baimenak bi proiektuetarako.
>
> 'mozilla.org' proiektuari dagokionez Ibairekin koordinatzea
> gomendatzen dizut (konturatu ez denarentzat: izugarrizko inurri lana
> egiten jarraitzen du!), lehentasuna duten orriekin hasi eta elkarren
> lana ez zapaltzeko behinik behin.
Pontoon bidez itzultzen dudanez, suposatzen dut ez dela arazorik egongo
lana zapaltzeari dagokionez. Edozein laguntza ongi dator, beraz milesker
Ander ;)
> Pontoon-etik kanpoko bilaketetarako ez ahaztu Transvision tresna
> erabiltzea: https://transvision.mozfr.org/
Bai, Transvision oso ondo dator, batez ere terminologia berdina
erabiltzeko Mozillaren proiektu guztietan. Oso gomendagarria.
Bestalde, SUMO webgunetik mezu pribatu bat idatzi dit erabiltzaile
batek, Mozillaren itzulpenekin lagundu nahi duela esanez.
Posta-zerrendara idazteko esan diot, zer itzulpen egitea komeni den
jakiteko. Suposatzen dut laster idatziko duela. Gehigarrien webgunean
lan dexente dago egiteko, baina ez dakit lehentasun handiagoko zerbait
egongo ote den.
Ondo izan,
Ibai.
More information about the Librezale
mailing list