[Librezale] Mozillako pontoon Itzulpen plataforma bikaina

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 8, 18:33:34, CET 2018


Aupa Ander,

Ander Elortondo<ander at debagoiena.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko urtarrilaren 8(a) 14:11):
>
>
> 2018/01/08 10:41(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
>
> Aupa!
>
> Ligthning egunean jarri dut eta pontoon izateak berriz laguntzera animatu
> nau.

Zoragarri, albiste bikaina! :)

>
> Orain Pontoon dugu eta weblate edo transifex baino txukunagoa da, itzulpen
> memoria, beste hizkuntzetan (zure gustukoak lehengo) nola itzuli de esaldi
> hori, laster-teklak, iragazkiak...

Nik ere aipatu dituzunak baino nahiago dut; ez erabat Pootle baino:
aurrez Mozillarako zegoen locamotion zerbitzarian [1] adibidez
itzulpen-memoria dezentez hobea zen nire esperientzian. Bada zer
hobetua beraz.

>
> Thunderbird hartuko dut hurrengo....
>
>
> eta mozilla.org ere lagunduko nuke.  Julen bi hauetarako baimenak?
>

Eman dizkizut baimenak bi proiektuetarako.

'mozilla.org' proiektuari dagokionez Ibairekin koordinatzea
gomendatzen dizut (konturatu ez denarentzat: izugarrizko inurri lana
egiten jarraitzen du!), lehentasuna duten orriekin hasi eta elkarren
lana ez zapaltzeko behinik behin.

Pontoon-etik kanpoko bilaketetarako ez ahaztu Transvision tresna
erabiltzea: https://transvision.mozfr.org/


Julen.

[1] http://markmail.org/thread/asxywg4wybxkrgrl


More information about the Librezale mailing list