[Librezale] Erabaki dezagun apirileko proiektua

Manex Garaio manex a bildua domeinuak.eus
Al, Mar 27, 13:55:08, CEST 2017


Kaixo,

Lehenik eta behin, eskerrik asko Julen plugina garatu eta bidaltzeagatik,
;-)

Pluginak Firefox-eko helbide barran URL-a laburtzen duen botoia gehitzen du
eta egindako lana oinarri hartuta plugina osatu nahi dugu:

   - Esteka bat eskuin botoiarekin klikatzean, hortik ere URL-a laburtzeko
   aukera emateko.
   - Plugina instalatzean zure labur.eus-eko kontua gehitzeko aukera
   ematea, gero labur.eus webgunean laburtutako URL guztiak kontsultatzeko
   aukera edukitzeko.
   - Google Chrome-en ere erabili ahal izateko moldatzea.

Bestelako hobekuntzarik baduzue, esan lasai.

Gero arte,
Manex

2017-03-26 14:42 GMT+02:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:

> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> martxoa 26 12:39):
> >
> >> Webgunearen kodea (itxurarena bera, behintzat) dagoeneko GitHuben dago
> >
> > Oker ez banago hau zuk gehitu zenuen Wikian, lbrzl itxura Githuben
> > jartzearekin nahikoa da ala gehiago zenuen buruan?
>
> Bilaketarako script bat ere bazegoen baina berrikusi egin beharko zen
> nola dagoen eta nola dabilen. Horrekin uste dut hori dela guztia.
>
> >
> > Bide batez gure Github kontuaren helbidea webgunean non edo non jarri
> > beharko litzateke. Agian goiko eskumako menu horri bueltatxo bat eman
> ahal
> > zaio?
>
> Bai, menuak berrikuspen bat behar du :)
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170327/ccfa3985/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list