[Librezale] FreeCAD: garapen-bertsioan euskara integratuta jadanik eta deskargarako prest
Alexander Gabillondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Mar 8, 23:40:36, CET 2017
az., 2017.eko marren 08a 11:46(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Asteburuan FreeCADen itzulpena % 85era igo nuen, eta pentsatu nuen
> probatzen hasteko garaia zela. FreeCADen kudeatzaileetako bati eskatu
> nion euskara gehitzeko hizkuntza modura GitHub biltegian[1]. Berehala
> egin zuen, eta ordura arte egindako euskarako itzulpena jadanik
> biltegian dago.
>
> Badago FreeCADen garapen-bertsioa zenbait sistematan erabiltzerik,
> euskara eta guzti. Aukera ona izan daiteke euskaratzea nola doan ikus
> dezazuen eta, akatsik badago, esan diezadazuen.
>
> Nik Fedoran instalatu dut, Copr biltegi bat erabilita[2]. Badakit
> Ubuntun ere instala daitekeela, baina ez dut proba egin[3].
>
> Bide batez, jakin dezazuela FreeCADen ingelesezko katea, oso teknikoak
> izateaz gain, akatsez beterik daudela eta batzuetan zaila egiten ari
> zaidala esanahia ulertzea.
>
> Asier.
>
> [1]https://github.com/FreeCAD/FreeCAD
> [2]https://copr.fedorainfracloud.org/coprs/przemof/FreeCAD/
> [3]https://launchpad.net/~freecad-maintainers/+archive/ubuntu/freecad-daily
> <https://launchpad.net/%7Efreecad-maintainers/+archive/ubuntu/freecad-daily>
>
>
Nik Ubuntu 16.04 bertsioan, freecad-daily ppa erantsita berrinstalatu
dut baina ez dit euskaratzeko aukerarik ematen.
Norbaitek lortu al du Ubuntun?
Alex
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170308/6fec911b/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list