[Librezale] FreeCAD: garapen-bertsioan euskara integratuta jadanik eta deskargarako prest
Asier Sarasua
asier.sarasua a bildua gmail.com
Ost, Mar 8, 11:46:33, CET 2017
Kaixo:
Asteburuan FreeCADen itzulpena % 85era igo nuen, eta pentsatu nuen
probatzen hasteko garaia zela. FreeCADen kudeatzaileetako bati eskatu nion
euskara gehitzeko hizkuntza modura GitHub biltegian[1]. Berehala egin zuen,
eta ordura arte egindako euskarako itzulpena jadanik biltegian dago.
Badago FreeCADen garapen-bertsioa zenbait sistematan erabiltzerik, euskara
eta guzti. Aukera ona izan daiteke euskaratzea nola doan ikus dezazuen eta,
akatsik badago, esan diezadazuen.
Nik Fedoran instalatu dut, Copr biltegi bat erabilita[2]. Badakit Ubuntun
ere instala daitekeela, baina ez dut proba egin[3].
Bide batez, jakin dezazuela FreeCADen ingelesezko katea, oso teknikoak
izateaz gain, akatsez beterik daudela eta batzuetan zaila egiten ari
zaidala esanahia ulertzea.
Asier.
[1]https://github.com/FreeCAD/FreeCAD
[2]https://copr.fedorainfracloud.org/coprs/przemof/FreeCAD/
[3]https://launchpad.net/~freecad-maintainers/+archive/ubuntu/freecad-daily
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170308/a4306ab3/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list