[Librezale] Update: eguneratze eta eguneraketa

Alexander Gabillondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ast, Eka 22, 21:44:17, CEST 2017


Aupa:

Telegraman taldean  (http://telegram.me/librezale) atzotik  pil-pilean 
dabil update terminoa euskarara nola ekarri: eguneratzea ala 
eguneraketa. Kontsentsu handi samarra izan du honako proposamena:

/Update/ ekintzari erreferentzia egiten dion kasuetan eguneratzea 
terminoa hobesten da. Esate baterako: azken eguneratzea 2017/6/22an.

/Update/ software pakete bati erreferentzia egiten dionean eguneraketa 
terminoa ikusten da egokiago, nahiz eta hiztegietan ez den agertzen . 
Esate baterako:  hiru eguneraketa daude eskuragarri.

Horrela:

/Update/: eguneratu / eguneratze / eguneraketa (testuinguruaren arabera)

/Updated/: eguneratuta

/%d updates/: %d eguneratze / %d eguneraketa (testuinguruaren arabera)

Bide batez, egokitzat hartu da elkarrizketa mota hauen 'kontsentsuak', 
kontsentsu minimo bat dagoenean bederen, 
https://librezale.eus/wiki/Terminologia wikira eramatea.

Alex

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170622/4d783d1b/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list