[Librezale] Antolakuntza arbela

Mikel Olasagasti mikel a bildua olasagasti.info
Ost, Eka 7, 10:14:57, CEST 2017


Kaixo,

Txopi<txopi at ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
ekaina 7 00:16):
> Kaixo:
>
> Librezalen software librea erabili ohi dugu gure kudeaketarako: Debian,
> Mailman, Pootle, WordPress, MediaWiki, Piwik...

Gaur egun Ubuntu, Mailman, WordPress eta Mediawiki.

>
> Kanpora begira, jendeak zer erabiltzen duen ikusita, Twitter ere
> erabiltzen dugu. Itzulpen proiektuekin antzera gertatzen zaigu.
> Euskaratzen ditugun proiektu batzuek software librea darabilte
> (locamotion, glotpress, translatewiki) eta beste batzuek ez (transifex,
> crowdin). Kanpora begira jendeak erabiltzen duenera moldatu gara hein
> batean software libre gehiago euskaraz izateko modurik egokiena dela
> ulertuta. Hala ere, muga ez idatzi batzuk baditugula ere esango nuke, ez
> baitugu WhatsApp talderik sortu, ezta Facebook talderik ere. Mugak
> baino, badaezpada, lehentasunak baditugula sumatzen dela esango nuke.

Facebook taldea sortuta dago eta baita Google+ taldea. Blogeko RSSak
idazten dira automatikoki Facebooken eta G+ eskuz norbait gogoratzen
denean.

> Baina Trellorena ez dut ulertzen. Freemium software libretzat hartzen
> dugu?

Ez

> Treellok egiten duena hain da garrantzitsua edo premiazkoa edo
> ikusgarria beste salbuespen bat egitea merezi duela gure barne
> kudeaketan? Atazak kudeatzeko app bat behar dugu eta librea ez bada ez
> du inporta? Zalantza gehiago ditut baina Trello, Weka eta horrelakoak
> ezagutzen ez ditudanez galduta nabil eta ez dut gehiago esango. Jendeak
> bota dezala uste duena eta eman diezadala egurra ea begiak irekitzea
> lortzen dudan :-)

Librezalentzat buruan nituen egitekoak nonbait idatzi nahi nituen eta
lanean Trello erabiltzen dudanez eskuragarri nuen lehen tresna da.
Wekan edo Danik aipatutako kanboard instalatzeko tarterik ez dut izan
baina ahal dudanean egin eta datuak pasatzeko asmoa nuen. Edo Wikira
'kanban' moduko tresnak albo batera utzita.

>
> Bitartean ezjakin honek, gure wiki libre eta autokudeatuko orrialde xume
> batekin konpon gaitezkeela pentsatzen dut. Nire uste apalean, GAKOA
> gutako bakoitzak erantzukizun bat edo beste hartzea da eta hori egiteko
> tarteak bilatzea. Tresnek lagun bagaitzakete, ongi etorriak noski, baina
> taldearen nortasunarekin kontraesanik sortzen ez badute. Librezalen
> Trello behar dugu? Hobe da erabiltzea ez erabiltzea baino? Norbaitek
> azal diezadala mesedez, agian gaizki ulertzen ari naiz eta.

LIbrezalek ziurrenik ez du behar baina nik zerbait behar nuen azkar
antolatzeko. Ez da Trello proposatzen dudanik tresna ofizial modura
edo gure wikiaren ordezteko.

>
> OHARRA: ez nuke inor moztu nahi mezu honekin, benetan diot. Baina
> bakoitza garen modukoak gara eta nahiko nuke ulertzea ere, nik ez dudala
> zerbitzu batean izena ematen, kontraesanak sortzen badizkit. Librezale
> ez da nik uste dudana? Taliban bat baiz? Atazena probatzearren zen eta
> erabil dezagun buelta gehiago eman gabe? Bota lasai, uste duzuena...

Txopi, beti bezala lasai bota gauzak, nik behintzat benetan eskertzen ditut eta.

Mikel


More information about the Librezale mailing list