[Librezale] Antolakuntza arbela

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.eus
Ost, Eka 7, 09:10:04, CEST 2017



2017/06/07 00:16(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Librezalen software librea erabili ohi dugu gure kudeaketarako: Debian,
> Mailman, Pootle, WordPress, MediaWiki, Piwik...
>
> Kanpora begira, jendeak zer erabiltzen duen ikusita, Twitter ere
> erabiltzen dugu. Itzulpen proiektuekin antzera gertatzen zaigu.
> Euskaratzen ditugun proiektu batzuek software librea darabilte
> (locamotion, glotpress, translatewiki) eta beste batzuek ez (transifex,
> crowdin). Kanpora begira jendeak erabiltzen duenera moldatu gara hein
> batean software libre gehiago euskaraz izateko modurik egokiena dela
> ulertuta. Hala ere, muga ez idatzi batzuk baditugula ere esango nuke, ez
> baitugu WhatsApp talderik sortu, ezta Facebook talderik ere. Mugak
> baino, badaezpada, lehentasunak baditugula sumatzen dela esango nuke.
>
> Sakelako telefonoen harira, duela gutxi, nire ustez salbuespen nabarmena
> izan zen zerbait egin genuen; gure barne komunikaziorako Telegram talde
> bat sortu eta erabili. Nik nahiago izango nuke Jabber kanal bat edo
> Signal talde bat erabiliko bagenu, baina hainbatek app horiek
> instalatuko ez dituela jakinik, ontzat eman nuen erabakia. Horrek odol
> berria ekarri du eta Telegram taldea maiz oso aktibo dabil. Indarrak
> metatzen eta emaitzak lortzen lagundu digula esango nuke (adibidez,
> AnySoftKeyboard).
>
> Baina Trellorena ez dut ulertzen. Freemium software libretzat hartzen
> dugu? Treellok egiten duena hain da garrantzitsua edo premiazkoa edo
> ikusgarria beste salbuespen bat egitea merezi duela gure barne
> kudeaketan? Atazak kudeatzeko app bat behar dugu eta librea ez bada ez
> du inporta? Zalantza gehiago ditut baina Trello, Weka eta horrelakoak
> ezagutzen ez ditudanez galduta nabil eta ez dut gehiago esango. Jendeak
> bota dezala uste duena eta eman diezadala egurra ea begiak irekitzea
> lortzen dudan :-)
>
> Bitartean ezjakin honek, gure wiki libre eta autokudeatuko orrialde xume
> batekin konpon gaitezkeela pentsatzen dut. Nire uste apalean, GAKOA
> gutako bakoitzak erantzukizun bat edo beste hartzea da eta hori egiteko
> tarteak bilatzea. Tresnek lagun bagaitzakete, ongi etorriak noski, baina
> taldearen nortasunarekin kontraesanik sortzen ez badute. Librezalen
> Trello behar dugu? Hobe da erabiltzea ez erabiltzea baino? Norbaitek
> azal diezadala mesedez, agian gaizki ulertzen ari naiz eta.
>
> OHARRA: ez nuke inor moztu nahi mezu honekin, benetan diot. Baina
> bakoitza garen modukoak gara eta nahiko nuke ulertzea ere, nik ez dudala
> zerbitzu batean izena ematen, kontraesanak sortzen badizkit. Librezale
> ez da nik uste dudana? Taliban bat baiz? Atazena probatzearren zen eta
> erabil dezagun buelta gehiago eman gabe? Bota lasai, uste duzuena...
>
> Eskerrik asko,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Aupa!

Txopi ez aldatu.
Nik bederen zu bezalako aingeru txuri bat behar dut nire hausnarketak
sakonagoak eta hobeak izan daitezen.
Horri taliban deitu nahi badiote, aia kuidaux! Horren beharra ez ote
dute beren kontzientzia zuritzeko?
Ni ez naiz batere koherentea, baina ahalik eta koherenteena izateko
bidean zu bezalako itsasargiak behar ditugu.

eutsi goiari!
izan libre izan euskaldun!

PD: MUko irakasle batek dio eguneko 3 inkoherentziatik behera
talibanismoa dela. :-P


________________________________

Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.


More information about the Librezale mailing list