[Librezale] Audacity: 'scrub' nola eman

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Lar, Uzt 29, 06:52:31, CEST 2017


Kaixo librezaleok,

berandu eta ordu desegokietan ibili naiz egin duzuen lana apurtxo bat
begiratzen.

Nire aletxoa gehitu nahi nuke.

Scrub (aditza) > 'irristatu' erabili duzuela ikusita, aldaketatxoa
proposatzen dizuet. (Proposatu dut Transifex-en bertan ere).

Scrub hori, 'irristatu' baino 'irristarazi' edo 'lerrarazi' bezala eman
beharko genuke, nik uste. Edo herrestatu.

Irristatu horrekin, *normalean*, nahi gabe irristatzen dela ulertzen da.

irristatze-erregela egoki iruditu zait, baina hortik kurtsorea *irristarazi*,
*arrastaka eraman*, *herrestaka eraman* egiten da. Kurtsorea ez da berez
irristatzen.

Scrub (aditza) hitz bakar batekin ematea komeni zaigunez, *irristarazi*,
*herrestatu* edo *arrastatu* hautatu beharko genukeela uste dut .

Ez dut astirik scrub guztiak aldatzeko. Transifexeko tresna egokirik ez dut
topatu horretarako eta zuen aldeko iritzia behar nuke horretarako. Astirik
ez eta zegoen 'irristatu' hori utzi dut.

Lan bikaina egin duzue! (Baina... Ez zen uztaileko proiektua Assarri
laguntzea LibreOfficeko lokalizazioarekin?)


​​--
Gorka Azk.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170729/38d8336b/attachment.html>


More information about the Librezale mailing list