[Librezale] Firefox Focusen itzulpena

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Lar, Uzt 22, 18:46:54, CEST 2017


Aupa David,

Eskerrik asko zure mezuagatik.

Firefoxen lokalizazioak (edozein zaporetakoak)
https://mozilla.locamotion.org/eu/ zerbitzarian egiten dira. Hortik
egiten da git-erako sinkronizazio guztia, itzultzaileontzako modu
gardenean. Androiderako Focus eskatuta dago baina hurrengo astera arte
ez dela prest egongo esan zidaten, Mozillakoen arazo tekniko batzuk
medio.

Bestetik, lastima da inori ezer esan gabe lan hau hartu duzula:
kontuan izanda iOSerako Focus jada lokalizatuta dagoela, horko kate
asko berrerabilita osa daiteke ehuneko oso handi batean, modu
kontsistente batean gainera.

Webguneko edozein orritatik estekatzen den lokalizazio-gidan aipatzen
da lehenengo urrats gisa balizko bikoizketak eta alferrikako lanak
ekiditea [1]. Informazio horren ikusgaitasuna ageriago egiteko
ideiarik baduzu, gustura entzungo dugu. Ziur badagoela zer hobetua.

Julen.

[1] https://librezale.eus/wiki/Lokalizazio-gida#Lokalizazioa_hasi_baino_lehen:_koordinazioa


More information about the Librezale mailing list