[Librezale] [iso-codes] galesera web zuhaitza izan denekoa
Asier Sarasua
asier.sarasua a bildua gmail.com
As, Uzt 18, 11:15:28, CEST 2017
Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
uztaila 17 16:56):
> Aupa,
>
> Ez dakienarentzat, hizkuntzen eta herrialdeen izenak lokalizatzeko
> Debian pakete baten izena da iso-codes [1]. Sisteman instalatuta
> badago, gettext liburutegia darabilen zeinahi kodek 'iso_639' edo
> 'iso_1366' domeinuetan hizkuntza- eta herrialde-izenak erabili ahal
> izango ditu, locale kodea argumentu bezala pasata.
>
> Tira, kontua da iso-codes paketea darabilen aplikazio bat erabiltzean
> "Web Zuhaitza" izeneko hizkuntza batekin egin dudala topo; galeserari
> dagokio ('cy') [2]. Iraganean arazo hau ikusia nuen eta urte batzuen
> ausentzia eta gero, berriro tokatu zait muturraren aurrean.
>
Aupa!
Hain justu, duela pare bat hilabete konturatu nintzen LibreOfficen Pootle
zerbitzarian hizkuntzen izen arraroak agertzen zirela. Lehenengo ikusi nuen
"Mahastiak" hitza erabiltzen dela vietnamera izendatzeko. Orain, Julenek
estekatu duen [2] fitxategi hori ikusita, konturatu naiz hortik datozela.
Uste dut errepaso sakona behar duela PO horrek.
Asier.
[2]
https://anonscm.debian.org/cgit/pkg-isocodes/iso-codes.git/tree/iso_639-3/eu.po
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20170718/a205a2b6/attachment.html>
More information about the Librezale
mailing list