[Librezale] Audacity Euskaraz eskaria

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Uzt 13, 15:08:59, CEST 2017


Aupa,

Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
uztaila 13 13:31):
>
> Testuaren azken proposamena Julenek idatzi du aurrekoan oinarrituta:
>
> https://docs.google.com/document/d/1rF0nTTMeElyD3QYjyH7cW5gRZ4csDOfZVYf6Cpl6Yaw/edit

Hasierako testua irakurri zutenentzat, utzidazue aldaketen laburpen
bat egin eta zergatia azaltzen:

* Mezua laburragoa da; lehenengo kontaktua denez adreilu bat bidaltzea
kaltegarria izan daiteke
* Mezua ez da horrenbeste pertsonan zentratzen, ekintzetan eta hauen
eraginetan baizik
* Arazoen planteamendua egiten da lehenik eta bukaeran kasurik onenean
eta txarrenean nahi duguna azaltzen da, alternatiba bat eskainiz
(adib. egungo 'eu' beste hizkuntza-kode batera berrizendatzea)
* Arrazoiketa egitean, VLCrekin izandako esperientzia azaltzen da eta
ebidentzia erakusten da.

Eskaera honekin arrakasta lortuko bagenu, zera gehituko nuke, hurrengo
urratsa Transifexi antzerako proposamen bat egitea izan litekeela,
bertan dauden proiektuetan behintzat garbiketa egiteko. Konturatu
arazoa plataforma mailakoa dela, hizkuntza baterako egiten diren
itzulpenak itzulpen-memoria orokorrean gehitzen baitira.

Baina bueno, urratsez urrats, badakit-eta honek energia asko eskatzen
duela. Animo ba!

Julen.


More information about the Librezale mailing list